|
IXIL ESKUALDEKO EMAGIN, LIDERAZA ETA EKIMEN EKONOMIKO TXIKIETAN INPLIKATUTAKO EMAKUMEEN ALFABETATZE ETA GAIGARRITASUNA GENERO IKUSPEGIAREKIN.

Tokiko Bazkidea: ASAUNIXIL, K' iche, Ixil eskualdea (Guatemala)
Finantzaketa:
- Donostiako Udala .............26.225,39 €
- Errenteriako Udala............13.682,44 €
- GUZTIRA..........................59.122,75 €
Proiektu honen helburua, Guatemalako Ixil herrialdeko emakumeen prestakuntza eta jabekuntza da.
Guatemalan, garapen sozial, politiko, ekonomiko eta kulturala geldiarazia dago.Izan ere, Haitiren atzetik Latinoamerikako analfabetismo tasa altuena du herrialde honek. Guatemalan, bereziki gogor jasaten dute analfabetismo eza Ixil bezalako nekazal edo landa zonaldetako emakume indigenek. Ixil-eko emakume nahiz gizon gehienak analfabetoak dira, eta portzentaia, ein handi batean hazten da landa inguruetako amen artean; izan ere oso goiz izaten dira bertoko neskatxak ama eta horrek gizartean modu ekinkor batean parte hartzea galerazten die.
Egoera honek, baldintza soziokulturalekin batera, emakumeak etxeko lanetara mugatzea bultzatzen ditu. Honek, mendekotasuna eta gizarte marjinazio (baita pertsonala ere) zirkulu batera eramaten ditu. Guzti honek, alimentuen subiranotasunean, osasunean, parteretan edota ekimen ekonomiko txikietan (lore nahiz barazki mintegiak esaterako) parte hartzean oztopatzen dituelarik.
Proiektu honen bidez, prozesu berri bat jarri nahi da martxan. Emakumeak formakuntzara, ezagupenen eta eskubideen lorpenetara, (ezagutzen ez duten) pertsona izaeraren jabekuntzara, eta nola ez, dagozkion eskubide minimoak posible izatera bultzaten dituen prozesu sendora eramaten dituena hain zuzen ere.
Egitasmo honen onuradun zuzenak, 32 komunitateetako 128 emakume dira, prestakuntza kurtsoetan, irakurtzen eta idazten nahiz kontu basiko (kenketa, gehiketa, biderketa, zatiketa, hiruko erregela) alfabetatzean parte hartuko dutenak hain zuzen. Era berean, emakumeek generon eta organizazioan partehartzean, ekimen ekonomiko txikietan eta alimentuen segurtasuneko jardueretan oinarritutako formakuntza eskeiniko zaie. Honela, jabetuz, euren autoestimua handitu eta sendotu eta norbere autonomia nahiz ekonomikoa lortuko lukete.
Onuradunak, nekazaritza eta abeltzantza egitasmoetan, famili baratzetan eta ekimen ekonomiko txikietan parte hartzen duten emakumeak dira. Baita ere, euren komunitateetako liderak eta emaginak ere, honela emandako trebakuntza eta ezagupenak beraien komunitateetan azalduz eta hedatuz, subiranotasuna alimentuengan, administrazioan nahiz ekimen ekonomiko txikien kudeaketan islada ditzakete, lorategi eta berotegien (inbernaderoen) kasu esaterako. Honi esker, Ixil eskualdeko emakumeek zenbait ezagupenetara sarbidea lukete , sarrera ekonomikoak izango lituzkete bai eta euren bizi kalitatea hobetu, eta gizarte politiketan parte hartze zuzena izatea ere.
Tailerrek beste zenbait gai ere jorratuko dituzte, nutrizioa izango delarik horietako bat ; desnutrizioa bait da Ixilgo eskualdeak jasaten duen arazo larrienetako bat. Izan ere, finken produkzio eskas eta jateko ohiturek desnutriziora bultzatzen ditu.
Tailerren egitekoa nutrizio-ekarpenak hobetzearen inguruan izango dira. Horretarako emakumeek landatutako alimentuak erabiliko dira, era honetan lehen erabiltzen ez zituzten fruitu nahiz barazkiak integratzean, komunitatean ekoizten den esnea euren seme-alabei eman ahal izango dakieke.
Nutrizioaz gain, emaginen eta lideren formakuntza ere jorratuko da, honela gainontzeko emakumeekin, trebatuko dira partera eta osasun zerbitzuak, genero enfokeaz, hobetu daitezen.
Gainera kontutan izan behar da, zirkulu guzti hauek, bai trebakuntza edo kapazitazioa batetik eta bai elikaduraren hobekuntzaren inguruko ekimenak bestetik, emakumeen arteko erlazio sozialak estutzeko aukera paregabea direla. Izan ere, horrelako egitasmoak egon ezean, emakume guzti hauek, elukete ez momentu ezta toki berezirik izango non euren bizipenak eta laguntza elkar trukatzeko aukerik duten.
|