Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu.

Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Onartzen dut
  • MUGEN GAINETIK GARAPENERAKO GKE

    MUGEN GAINETIK GARAPENERAKO GKE

    ELKARTASUNA HERRIEN BIHOZBERATASUNA DA.

    MUGEN GAINETIK elkarteak Hegoaldeko herrialdeekin elkarlanean dihardu, nortzuk2
    eta Iparraldeko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa eta matxismoa, funtsean gauza bera egiten baitute; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

    Gure ustez, elkartasunak ezin du asmo hutsean geratu, eta ezin da egitura-aldaketa ustezkoetara mugatu. Gauzak egin behar dira. Horregatik, egitasmoak sustatzen ditugu herrialde txirotuekin lankidetzan aritzeko, askotariko jarduerak antolatzen ditugu inguruan (sentsibilizatzeko, garapenean hezteko eta politikan eragiteko), eta boluntarioak eta laguntzaileak jartzen ditugu dauzkagun egitasmo eta komunitateetan lanean.

    Hainbat herrialdetan ditugu lankidetza-egitasmoak, nagusiki en Guatemala, El Salvador, Cuba, Chiapas, Nicaragua, Bolivia eta Perú, eta zenbait ezaugarri partekatzen dituzte:

    - Indigenekin (landa-eremuko biztanleekin) egiten dugu lan, giza eskubideak lantzen, genero-ekitatea bermatuta.
    - Gure iritziz, garatzeko, aldatu egin behar dira genero-harremanak; eta, horretarako, emakumeak ahaldundu nahi ditugu.
    - Haiek (hots, tokiko erakundeak edo biztanle hartzaileak deiturikoek) lehenetsitako egitasmoak dira.
    - Haien gaitasunak eta aukerak indartu nahi dituzte.
    - Beren kabuz hornitzen, antolatzen eta gaitzen irakatsi nahi diete; beraz, jarraipena izan behar dute, eta jasangarriak izan behar dute.
    - Eta gizartea ere eraldatu nahi dute, bai hangoa, bai hemengoa.


    MUGEN GAINETIK elkarteak herri haietako prozesuetan laguntzen du, eta zein egoeratan bizi diren ezagutarazi nahi du. Nolabait bitartekari-lana egiten du, gure gizarteak beste herri batzuekin lankidetzan aritzeko egiten dituen ahaleginak bideratzeko (ekarpen ekonomikoak, sentsibilizazio-jarduerak, ekarpen pertsonalak, etab.). Ziur baikaude gure gizarteak haien errealitatea zein den ulertzea lortuko dugula, eta gehiago lagundu behar dugula, desberdintasunak zuzenduko badira.

     

  • Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa

    Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa

    Gehituk, Ikuspek eta Mugen Gainetikek Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa landu dugu

     

  • Nazioarteko Argazki Lehiaketa

    Nazioarteko Argazki Lehiaketa

    Nazioarteko Argazki Lehiaketa (maiatzaren 1etik 31ra)

     

    Nazioarteko Argazki Lehiaketa

    “EMAKUMEAK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN”

     

    Nola parte hartzen da?

    - Parte-hartzaile bakoitzak argazki bat bidali behar du helbide elektroniko honetara: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., eta mezuaren gaian honako hau jarri beharko du: “Nazioarteko argazki-lehiaketa”.

    - Argazkiak jatorrizkoak izango dira, JPG formatuan bidali behar dira eta kalitate onekoak izango dira. Beste formatu batzuetan bidalitako argazkiak EZ dira lehiaketan sartuko.

    - Argazkiak aurkezteko hilabeteko epea dago, 2019ko maiatzaren 1etik 31ra.

     

    Sariak

    Lehiaketa honetan 9 sari daude irabazi duten 9 argazkietarako. Sariak honela banatuko dira:

    - 3 Opari Txekeak Chiapasen

    - 3 Opari Txekeak Euskal Herrian

    - 3 Opari Txekeak Guatemalan

    Bederatzi sariak argazki edo teknologia dendaren batean gastatzeko 175€-tako (3,500 peso mexikar, 1,500 Quetzal) Opari Txekeak izango dira.

     

    OINARRIAK

     

    Informazioa  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

     

    Antolatzaileak:

    Mugen Gainetik, Centro de Derechos de la Mujer de Chiapas (CDMCH) y UDEFEGUA

     

    Babesa:

    Gipuzkoako Foru Aldundia

     

     
  • Erretorikak ekintza politikoari partida irabazten dionean

    Erretorikak ekintza politikoari partida irabazten dionean

    Iritiz Artikulua

     

    Erretorikak ekintza politikoari partida irabazten dionean

     

    Zenbait euskal administrazio publikok bilketaren arloko markak hausten dituztela ospatzen duten bitartean, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzarako 2019ko dirulaguntzen deialdiak praktikan murriztu egin du Euskadiko garapenerako GKEek gauzatutako ekimenak eta proiektuak babesteko ahalmena.

     

    Gure kalkuluen arabera, murrizketa horren ondorioz baztertu egin beharko dira planetako eskualde behartsuetan egingo liratekeen hogei bat proiektu. Garapenerako GKEek euskal gizarte solidario eta konprometituaren babesarekin egiten dugun lanaz ari gara: ura, saneamendua edo osasuna bermatzeko, milaka pertsonek eskolara joateko aukera izateko, azpiegiturak eta emakumeen eta gizonen arteko ekitatea sustatzeko, edo erakundeak indartzeko, adibidez.

     

    Lankidetza-politika 2008an hasi zen krisi globalak gehien eragindakoetako bat izan zen; murrizketa handiak egin ziren eta arriskuan jarri zen solidaritatea, guztion ongizatea, giza eskubideak betetzea edo desberdinkerien aurka borrokatzeko konpromisoa bezalako balioen defentsa. 2010 eta 2015 artean, herrialde pobretuetan proiektuak gauzatzera bideratutako funtsak % 33,5 murriztu ziren, eta garapenerako GKEen % 30ek toki erakundeekin lan egiteari uzteko erabaki gogorra hartu behar izan zuten, baita esku hartzen zuten herrialde batzuetan lan egiteari uztea ere.

     

    2019ean Eusko Jaurlaritzaren baitako aurrekontu-luzapenak atzetik borondate politikoaren gabezia dakarren hori estaltzeko balio izan du. Hau daukagu aurrean: bilketaren arloko marka historikoa ezarri duen urte baten ostean lankidetzara bideratutako funtsen bolumenari eusteko gai ez den gobernua. Eta horrek, berriro ere, solidaritatearentzat eta giza eskubideen defentsarentzat oso konplikatua den agertokian jartzen gaitu.

     

    Euskadiko garapenerako GKEak aurrekontu-murrizketako agertoki batean gaude orain, zeinetan Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentzia indartzeko apustua egiten duen, gizartea eraldatzeko lankidetza- eta heziketa-proiektuak finantzatzeko eskuragarri dauden funtsak nabarmen murriztea ahalbidetzen duen bitartean. Egoera nahasgarria da, eta kezkatuta gaude.

     

    Talde politikoek adierazi digute haiek ere ez daudela pozik lankidetzako politika publikoa sustatzeko erakundeen aldeko konpromiso falta horrekin. Haiek ere uste dute aurrekontu-zuzkidura egonkorra eta nahikoa behar dela, lankidetzako euskal Legeak jasotzen duen moduan aurrekontu osoaren % 0,7ra iristen dena, eta Legeak berak sustatzen dituen lankidetzaren arloko konpromisoak eta akordioak lortzearen aldeko apustua egiten dute. Talde horiek, halaber, Euskadiko garapenerako GKEen lana aitortu eta babesten dute: zorionak eman eta lanean jarraitzeko animatzen gaituzte, pobreziaren eta desberdinkerien aurkako borrokan eragiteko gauzatzen dugun ahalegina balioan jarriz. Hala ere, babes hori ez da erabaki politiko zehatzetan burutzen, eta hitzak letra hil bihurtzen dira. Erretorikak, beste behin ere, partida irabazten ekintza politikoari.

     

    Graça Machel Mozambikeko aktibistak hau esaten du: “Pribilegioak dituzunean, zure erantzukizunak onartu behar dituzu. Ezin ditugu gure betebeharrak bazter utzi munduan konpontzeko arazoak dauden bitartean”. Ezinbestekoa da bulegoetan erabakiak hartzen dituztenek jakitea erabaki horiek pertsona askoren bizitzetan ondorioak dituztela. Giza eskubideak eta bizitza duina arriskuan daude, eta ezin diegu bizkarra eman.

     

    Gure sarea osatzen duten 79 garapenerako GKEek gobernuari eskaintzen dizkiogu gure esperientzia, ezagutzak, kolaborazioa eta eskua, seguru partekatzen ditugun helburu batzuk lortzeko lanean jarraitzeko. Konfiantzaz eta noranzko berean lan egin behar dugu, erritmoz. Hori egin ezean, mundu-mailako mehatxuek (pobrezia, desberdinkeriak, bidegabekeriak, klima-aldaketa eta planetaren iraunkortasuna, gizartearen aurkako proposamenak ekartzen dituen muturreko ezkerraren gorakada, indarkeria matxistak, krisialdi humanitarioak, nahitaezko migrazioak...) hedatzen jarraituko dute.

     

    Maiatzaren 26an gehien eragiten diguten politiken norabidea finkatzeko aukera dugu, gugandik gertuen dauden erakundeek hartzen dituzten horien norabidea, hain zuzen. Herritarrei deialdia egiten diegu solidaritatea talde politikoei eskatzeko gaien artean sar dezaten, gure gizartea kohesionatzen duten politika sozialak indartzearen aldeko apustua egin dezatela eskatuz; haien artean, lankidetza-politikak. Tokiko botoak efektu globala du interkonektatutako mundu honetan.

     

    Sofía Marroquín

    Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko presidentea

    30.662.221 R

     

 

AGENDA

Otsaila 2019
Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28

Egin zaitez bazkide

formulario

Guri buruz

MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.

Kokapena

C/ Portuetxe 15, 1º C, 20018 Donostia - San Sebastián

Harremana

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara:
(0034) 943 312029 edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara:
mugen@mugengainetik.org