Ertamerikako eta Euskadiko transexualitatearen egoeraren inguruko jardunaldia

 Evento finalizado
 
0
Kategoria
Mugen Gainetik
Fecha
2017-12-01 19:00
Place
UPV/EHU Psikologia Fakultateko areto nagusia - Tolosa Hiribidea 70, 20018. Donostia, Gipuzkoa.
Deba

Ertamerikako eta Euskadiko transexualitatearen egoeraren inguruko jardunaldia

2017ko abenduak 1 (9:30-14)

UPV/EHU Psikologia Fakultateko areto nagusia

 

SARRERA

XXI. mendean euren orientazio sexu-afektiboa nahiz genero nortasuna dela eta bazterkeria, jazarpena eta erailketak pairatzen dituzten pertsona asko dago.

Transexualek bazterkeria bikoitza pairatzen dute eta uste dugu ezjakintasunaren ondorio beldurra eta gaitzespena indartzen direla, hori dela eta, jardunaldi honen helburu nagusiena Euskal Herriko eta Ertamerikako genero nortasun anitzak ikusaraztea da.

Norbanakoaren esperientzien bidez transexualek bizi duten errealitatea ezagutarazi nahi dugu, bai Euskal Herrian eta baita Nikaraguan eta Brasilen ere aurre egiten dituzten zailtasunak eta babeserako dituzten sareak, honela bertaratzen direnen ikuspegia osatzeko asmoz.

Transexualen aurkako bazterkeria, heterosexismoaren inguruan sortutako genero nortasun eta sexualitatearen eraikuntzan oinarritzen da, balizko sexualitate “bidezkoa eta osasuntsua” ulertzeko modelo bakarra planteatzen baitu.

Transfobia aurreiritzi eta estereotipoak baztertuaz borroka daiteke, transexualek bizi duten egoera ikusaraziz eta gerturatuz.

 

HELBURUAK

- Ertamerikan nahiz Euskal Herrian transexualek bizi duten errealitatea ikusaraztea.

- Euren behar eta habian dauden babes mekanismoen berri eman.

- Gizarteratzea ahalbidetzen duten erakunde eta pertsonen lekukotasuna bideratu.

 

HARTZAILEAK

    • EHUko ikasleak, bereziki Hezkuntza, Filosofia, Antropologia eta Psikologia Fakultatetako ikasleei zuzendua.
    • EHUko irakasle eta administrazio nahiz zerbitzuetako langilegoari zuzendua.
    • Interesa duen oro.

 

ANTOLATZAILEAK: Mugen Gainetik GGKE eta Gehitu

ELKARLANA: Nikaraguako “La Corriente” programa feminista, EHUko Psikologia fakultatea, CEAR-Euskadi eta Errespetuz.

LEKUA: EHUko Psikologia fakultateko areto nagusia. Tolosa Hiribidea 70, 20018. Donostia, Gipuzkoa.

DATA:abenduak 1 ostirala, 9:30tatik 14:00ak arte.

JARLEKUAK: izen-ematearen arabera antolatutako jarleku mugatuak

IZEN-EMATEA: Izen-emate inprimakia: https://goo.gl/forms/W0wIaLsE9BSEv1VX2

Edo bidali korreo bat This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 
 

Data guztiak

  • 2017-12-01 19:00

Lista de Participantes

 Sin Participantes 
 

Guri buruz

MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.

Kokapena

C/ Portuetxe 15, 1º C, 20018 Donostia - San Sebastián

Harremana

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara:
(0034) 943 316 214 edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara:
mugen@mugengainetik.org