Proiektu honek, Guatemalako ixil eskualdeko nekazari eta indigena komunitateetako emakume eta gizonen eskubideak aldarrikatzen ditu.
 pro1 1000

“Nebaj, Chajul eta Cotzaleko gizon eta emakumeen elikadura-burujabetza, antolaketa eta lurrak izateko eskubidea”.

Laburpena: Egitasmoak bizitza duinerako eskubidea aldarrikatu nahi du ixil etniako nekazari eta indigenen komunitateetako gizon eta emakumeentzat, besteak beste, hauen bidez: elikadura-burujabetza, emakumeen eta gizonen ekitatearen sustapena, eta lurrak izateko eskubidearen benetako titulartasuna. Horretarako, egitasmoaren gakoak honako hauek dira: ekoizpen agroekologikoa, elikagaien autokontsumoa, baliabideak lortzeko eta kontrolatzeko aukerak tokiko gizon eta emakumeen artean modu ekitatiboan banatzea, tokiko emakumeen eta gizonen gaitasunak indartzea, eta lurraldea defendatzean eta kolektiboak antolatzean herri indigenek zer eskubide dituzten kontzientziatzea.

Helburuko populazioa: Egitasmoan, ixil etniako indigenak dira, hots, landa-eremuko komunitateetako biztanleak. Ixil eremuko biztanleen % 87 pobrezia-egoeran dago; eta horietatik % 33, muturreko pobrezia-egoeran. Besteak beste, 287 emakumerekin eta 279 gizonekin lan egin da, baita 4 komunitate indigenarekin ere, herri indigenen eskubideak babesteko.

Emaitzak:
1. Emaitza: Ekoizpen agroekologikoan dibertsifikazioa bultzatu da, elikagaien autokontsumoa indartu, eta baliabideak lortzeko eta kontrolatzeko aukerak populazio subjektuko gizon eta emakumeen artean modu ekitatiboan banatzea sustatu.
2. Emaitza: Populazio subjektuko emakumeen eta gizonen gaitasunak indartu dira, hainbat arlotan: nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena, agroekologia, merkaturatzea, ekimen ekonomikoen kudeaketa, eta baliabideak modu ekitatiboan lortzea eta kontrolatzea (bereziki emakumeak ekonomikoki ahaldundu dira).
3. Emaitza: Asaunixileko talde teknikoaren eta zuzendaritza-batzordearen gaitasunak indartu dira, hainbat arlotan: erakundeen kudeaketa, ekoizpen- eta merkaturatze-jarduerak, eta genero-ekitatearen sustapena.
4. Emaitza: Lau komunitatetako emakumeak eta gizonak kontzientziatu dira lurraldea defendatzeko eta elkarteetan biltzeko herri indigenek dituzten eskubideez.

Finantziazioa
:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 379.930,32 €
Tokiko ekarpena: 96.527,02 €
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 1.073,39 €

Gauzatze-aldia:
2013-2015