Proiektu honek lurraldearen defentsa eta Guatemalako Ixil emakume nekazari eta indigenen antolakuntza kolektiboa sustatzen ditu.
 

“Lurraldearen defentsa sustatu eta antolakuntza kolektiboa areagotzea berdintasunezko parte-hartzean oinarrituz.

 

Laburpena: Proiektu honek, lurraldearen defentsa eta 8 komunitate indigenetako antolakuntza kolektiboa sustatzea du helburu, ordezkaritza guneetan emakumeen inplikazioa areagotuz. Horretarako, 8 emakume talde eratuko dira, komunitate bakoitzeko bana, eta bertan, beraien gaitasunak sendotuko dira, lurralde nahiz komunitateari buruzko erabakiak hartzen diren espazioetan parte-hartu ahal izateko.

Horrez gain, komunitatearen ordezkaritza espazioak indartuko dira indarkeria ezako jarrera oinarri hartuta bere lurraldeen defentsarako trebakuntzen bidez. Eragin eta defentsarako estrategia gisa indarkeria ezako ekintzak sustatuko dira. Taldea indartzeko hainbat oinarrizko ezagutza eskuratuko dituzte herri indigenen erabakitzeko eskubideari buruz eta baita herri hauen eskubideen legegintzari eta itunei buruz ere, hala nola, herri kontsulta.

Amaitzeko, Acul eta Jua komunitatetako lurren erregularizazioarekin jarraituko da, izan ere, ekintza judizial nahiz administratiboekin hasiak dira, eta beraz, proiektu honen jarraipena izango dute.

 

 

Subjetu biztanleria: Proiektu honetan Ixil eskualdeko 8 komunitateko 80 emakume eta 50 gizonek hartuko dute parte. Kontuan izanik, emakumeek orain arte lurrarekin zerikusia duten alorretan, honen kudeaketan edota komunitatearen antolakuntzan, ia ez dutela parte-hartzerik izan proiektu honek 80 emakumeren (komunitate bakoitzean 10) gaitasunak indartu nahi ditu komunitatearen kudeaketan beraien parte-hartzea areagotzeko. Proiektua osatzen duten 50 gizonen artean, 42, legez eratuta dauden komunitate indigenetako ordezkariak dira, eta beste 8ak, proiektuan zehar eratuko diren bi komunitate indigenetako asanbladan izendatutako ordezkariak izango dira.

 

 

Emaitzak:

1. Emaitza: 80 emakumeren parte-hartzea bultzatu da beren komunitatetako ordezkaritza eta kudeaketa espazioetan.

2. Emaitza: 8 komunitate indigenetako 6 emakume eta 50 gizon ordezkarik beraien lurren defentsarako gaitasunak bereganatu dituzte indarkeria ezako jarrerak oinarritzat hartuta.

3. Emaitza: Komunitate indigenetako 6 emakume eta 50 gizon ordezkarik herri indigenen erabakitzeko eskubideari buruzko oinarrizko gaitasunak bereganatu dituzte, eta herri galdeketaloteslearen burutzea sustatu dute.

4. Emaitza: Acul eta Jua komunitateek aurrera egin dute beren lurren erregularizazio prozesuan, 2008 (Acul) eta 2014 (Jua) urteetan hasitako prozesu administratibo nahiz judizialei jarraipena emanaz.

 

 

Finantziazioa:

Donostiako Udala: 49.581,85 €

Tokiko ekarpena: 13.557,40 €

 

 

Gauzatze-aldia: 2015 - 2016