Joan zen urrian, Giza Eskubideen Defentsarien Erdialdeko Amerikako Ekimenak (IM-Defensoras) Letelier-Moffitt saria jaso zuen Washington D.C. hirian. Saria 1978az geroztik banatzen da, Institute for Policy Studies (IPS) erakundearen eskutik, eta, iaz, IM-Defensoras elkarteari eman zitzaion, azken lau urteotan giza eskubideen alde egin duen lanarengatik.

Saria jasotzeko, IM-Defensoras elkartearen talde sustatzailea osatzen duten elkarte guztietako ordezkariak (UDEFEGUA, Oaxaca Partzuergoa, Kolektibo Feminista, FCAM, JASS, AWID eta Hondurasko Defentsarien Sare Nazionala) AEBetako hiriburura joan ziren hainbat ekitalditan parte hartzeko eta, haien bidez, iparramerikarrei ezagutarazteko zer testuingurutan dagoen eskualdea eta, generoa dela-eta, zer arrisku eta egoera zailetan lan egiten duten giza eskubideen emakume defentsariek. IM-Defensoras elkarteak informazioa ere banatu zuen defentsariak babesteko erantzun integralak eskaini nahian zer estrategia darabiltzan azaltzeko: aterpetxeak, eraso-kasuen erregistroa eta diagnostikoa, nazioartean ikusgai egotea, komunikazioa eta norberaren zaintza.

Jarraian, saria jaso aurretik Washingtonen egin ziren jardueretako batzuk aurkeztuko ditugu, baita ekitalditako unerik adierazgarrienak eta hedabideetan izan duten eragina ere.

SARIA JASO AURREKO JARDUERAK

Urriaren 13an, astelehena, “Addressing Violence against Women Human Rights Defenders” ekitaldia izan zen, erakunde hauen eskutik: JASS, IM-Defensoras eta American University.

Urriaren 14an, asteartea, “La Seguridad a través de las fronteras” mahai-ingurua egin zen Georgetown Institute for Women, Peace and Security erakundean, honako hauen eskutik: Emakumeen, Bakearen eta Segurtasunaren Institutua, Georgetown University-ko Giza Eskubideen Institutua, JASS eta IM-Defensoras.

IM-Defensoras erakundeak adierazi zuenez, beharrezkoa da AEBetako unibertsitateek eta zirkulu akademikoek hausnartzea zer lotura dagoen Ipar Amerikako garapen-, segurtasun- eta migrazio-politiken eta Erdialdeko Amerikako eskualdeko lurraldeetan indarkeria areagotzearen artean. Era berean, aliantzak egiteko deia ere egin zen, Estatu Batuetan ezagutu ahal izateko zer egoera bizi duten giza eskubideen emakume defentsariek.

>>> Albistegi osoa deskargatu (PDF)

  berri3b
Argazkian: Pramila Jayapal, Marusia López, Yéssica Sánchez, Ángela Fuentes. Morena Herrera, Lisa Vaneklasen, Alejandra Burgos, Ana María Hernández, Verónica Vidal, Carla López, Daniela Fonkatz eta Axela Romero.