Elkarrizketa publikoen topaketa.  Elkarbizitzari, ezberdintasunari eta berdintasunari buruz gogoeta kolektiboa egiteko espazioa

Eguna: irailak 24
Ordua: 9:00
Tokia: Bakearen miliako Agora gunea (Urumea pasealekua, 3)

 

Bizikidetza inperfektua da, amaitu gabea, dinamikoa, gatazkatsua, etengabe eraikitzen ari dena. Elkarren arteko dependentzia esan nahi du, inklusioa geure gain hartu eta ohikoa den hori balioestea, guztia ere autonomiari eta autentikotasunari uko egin gabe. Berdintasuna ipintzea erdigunean; arraza, etnia, sexu, estatus sozioekonomiko, botere politiko, kredo, hizkuntza edota sexu-orientazio desberdinek eragindako bidegabekeriei aurre egiteko. Kulturen arteko elkarrizketa horizontal, demokratiko eta eraldatzailearen bidez, egoera sozial, politiko eta ekonomiko desberdin eta berdinzalea eraikitzearekin dago lotuta; elkarren artean errealitate berriak, interes berriak, borondate eta balioak sortzearekin.

 

Informazio gehiago