Mugen Gainetik elkarteak eta Gehituko Sebastiane Sariko Batzordeak antolatua eta Irun, Tolosa eta Debako udalen laguntzarekin

Sarrera doakoa

 

Jarduera hau Mugen Gainetik elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin aurrera eramaten ari den "LGTBI Kolektiborako nazioarteko koordinazio guneak eta gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa" proiektuaren eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntzarekin eraman ahal izan dugu aurrera.

Aipatutako proiektuaren helburu nagusia gipuzkoar biztanlegoaren artean LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutaraztea da, eraldaketarako tresna gisa kultura erabiliz.

"Rara" filmaren emanaldia eta ondorengo mahai inguruaren bitartez bi emakume txiletarren istorio erreala ikustarazteko aukera eman nahi diogu ikuslegoari. Emakume hauek hainbat eta hainbat oztopo gainditu behar izan zituzten beraien alabaren zaintza lor ahal izateko bi emakume izate hutsagatik.  

Ondoren Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan ospatuko dugun mahai-inguruan dinamizatzaileak izango dira:

 

Rolando Salazar (Perú), zine-zuzendaria eta jada 8 edizio ospatu dituen Limako Out Fest Gay Lesbo Trans Zine Jaialdiaren  zuzendaria. LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea Perun, non LGTBIfobia handitzen doan urtetik urtera.

 

Deivis Ventura (Dominikar Errepublika), zine-zuzendaria, politikaria, LGTB ekintzailea eta hezitzailea. PNUDek sustatzen dituen GIB Egitasmorako eta aniztasun sexoafektibo eta giza-eskubideen aldeko ekintzetan laguntzaile.

Bi zine-zuzendari hauek lehen pertsonan kontatu ahalko digute zeintzu diren beraien herrialdeetan egunero aurkitzen dituzten zailtasunak eta bilatzen dituzten helburuak.

Jarduera honen bitartez, halaber, Gehituko Sebastiane Saria batzordeak burutzen duen lan itzela ikustarazi nahi dugu. Gehituko Sebastiane Sariko batzordeak Sebastiane Latino saria urtero ematen dio kolektiboaren errealitatea hobeki erakusten duen eta Zinemaldian aurkezten den Latinoamerikako filmari.

 

 

Emanaldiak honako hauek izango dira:

 

Irailak 22, ostirala, 20:00etan, Irungo Amaia Zine-aretoan

 

Irailak 23, larunbata, 19:30etan, Tolosako Leidor Zineman 

 

Irailak 24, igandea, 19:00etan, Debako kultur-elkartean (J.M. Ostolaza kalea)

 

 

Info Gehiago

 

 

Aizpea Goenagak 2016 Sebastiane Latino saria eskaini dio Pepa San Martín Rara filmeko zuzendariari