LGBTI Komunitatearen Egoerari Buruzko Diagnostikoa Erdialdeko Amerikako 4 Herrialdetan (El Salvadorren, Guatemalan, Hondurasen eta Nikaraguan)

Sarrera:

Dokumentu honen bidez, lesbianek, gayek, bisexualek, transexualek eta intersexualek (LGBTI aurrerantzean) El Salvadorren, Guatemalan, Hondurasen eta Nikaraguan bizi dituzten errealitateak jaso nahi izan ditugu. Lan hau, nolanahi ere, proiektu zabalago baten barruan kokatuta dago eta, proiektu horri jarraikiz, LGBTI kolektiboaren giza eskubideak sendotu eta ezagutarazi nahi dira nazioarteko elkartasun-sareen eta kultura inklusibo baten bitartez. Lana Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du, eta Donostiako Mugen Gainetik GGKEak egin du.

Lan hau egiteko, askotarikoa den kolektibo horren problematikak eta inguruabarrak aztertu behar izan ditugu: kontuan hartu behar da kolektiboa lau gizarte-taldek osatzen dutela gutxienez (emakume eta gizon transexualek eta heterosexualak ez diren emakume eta gizonek). Gainera, barne-desberdintasunak dituzte gizarte-klasearen, jatorriaren edota adinaren arabera.

Kolektiboko kideek adierazi ditugun 4 herrialdeetan antzeko errealitateak dituztelako eta LGTBI kolektiboak Erdialdeko Amerikan duen egoeraren adierazgarri egokia izan daitekeelako egin dugu 4 herrialde horietako egoeraren azterketa.

Diagnostikoaren helburu nagusia LGBTI kolektiboak 4 herrialde horietan duen testuingurua, kolektiboko pertsonek bizi duten errealitatea eta kolektiboaren giza eskubideen alde lan egiten duten erakundeak eta haien borrokak eta apustuak zehaztea da.

Zehazki, honako alderdi hauek lantzen dira diagnostiko honetan:

Lau herrialde horietako LGTBI kolektiboaren testuinguru orokorraren deskribapena.

LGTBI kolektiboaren aldekoa izan daitekeen legeria ezagutarazi eta aztertzea.

LGTBI kolektiboaren eskubideen urraketarik ohikoenak identifikatzea hainbat arlotan (lana, osasuna, hezkuntza eta aisia) eta herrialde bakoitzean.

LGTBI kolektiboaren eskubideen alde diharduten erakundeen erreibindikazio-agenda eta lan-ildoak identifikatzea.

Tokiko erakundeen nazioarteko babesaren premiak identifikatzea.


 

DIAGNOSTIKOA