MUGEN GAINETIK Elkarteak eta GEHITUK gonbidatzen zaituzte

"ERREALITATE LESBIKOAK" IKUS-ENTZUNEZKOEN TAILERRA

 

Ikus-entzunezko sorkuntza esperimentala, Hegoaldeko ikuspegi lesbiko batetik.

Interesdun guztientzat irekitako tailerra. DOAKOA

3 asteburuko tailer trinkoa:

2018ko urriaren 6-7

2018ko urriaren 20-21

2018ko urriaren 27-28

Ordutegia: 10:00 – 14:00

Lekua: Gehituren egoitza: Kolon 50 (Gros), Donostia

Zazpi T’erdi-k eta Irene Bailok dinamizatua

---------------------------------

TAILERRAREN HELBURUAK

- Gure gizartearen errealitateak ulertzea:film bat sortuz errealitate lesbikoa ulertzea.

- Gure kontakizuna:errealitate edo fikzioak sortzea gure ikuspegiaren arabera, eta ez ohiko komunikabideek agindutakoaren arabera.

- Guk geuk kontatzeko tresnak:ikus-entzunezko produkzio eta narratiba independentearen oinarrizkoena ikastea, ondoren gure lan propioak sortzeko.

- Egiten ikastea:tailer praktikoa, baina, horrez gain, zer kontatu nahi dugun eta nola kontatu nahi dugun ikastea.

- Begirada ez-konbentzionala:kontakizunaren mugak zabaltzea, arauari aurre eginez.Jokoa eta prozesua kontakizun tradizionalen konbentzioetatik haratago.

 

DINAMIZAZIOA

Irene Bailo zinema-dokumentalen egileak intimitatearen eta politikoaren arteko begirada proposatzen du.Irene Bailo transfeminista eta zinemagilea da, eta fanzineak ere egiten ditu.Errealitatea forma esperimentalagoetarantz eraldatzean oinarritzen du sorkuntza-prozesua.

Zazpi t’erdi, Donostiako ikus-entzunezkoen alorreko kolektiboa.Dokumentalaren, bideo-esperimentazioaren eta arte eszenikoen artean dihardu lanean, eta errealaren deian interesatutako artista eta kolektiboekiko lankidetza azpimarratzen du.

Mara mara da haren azken produkzioetako bat, eta hainbat LGBTI jaialditan eman dute jada, baita Zinegoak (atal ofizial esperimentala) edo Homochrome jaialdietan ere.

 

3 proposamen:

- DOKUMENTALA: lehen pertsona.Bideoegunkariak, ikus-entzunezko entseguak.

- FOUND FOOTAGE, VIDEOCOLLAGE, ANIMAZIOA: irudiez jabetzea, kamerarik gabeko zinema.

- BIDEO ESPERIMENTALA: fikzio esperimentala, bideopoesia, performanceak.

 

PLAZAK:plaza mugatuak izena emateko ordenaren arabera

IZENA EMATEKO:2018ko urriaren 1era arte, inprimakia betez:Hemen

943 316214 telefonora joz edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera mezua bidaliz

 

Aukera askeko kreditu bat UPV/EHU

 

Informazioa