Mugen Gainetik elkarteak eta Gehituko Sebastiane Sariko Batzordeak antolatua eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Irun, Tolosa eta Debako udalen laguntzarekin

 

Jarduera hau Mugen Gainetik elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin aurrera eramaten ari den "LGTBI Kolektiborako nazioarteko koordinazio guneak eta gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa. II Fase" proiektuaren eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntzarekin eraman ahal izan dugu aurrera.

Aipatutako proiektuaren helburu nagusia gipuzkoar biztanlegoaren artean LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutaraztea da, eraldaketarako tresna gisa kultura erabiliz.

"Una Mujer Fantástica" filmaren emanaldia eta ondorengo mahai inguruaren bitartez emakume trans txiletarren istorio erreala ikustarazteko aukera eman nahi diogu ikuslegoari. Emakume honek hainbat eta hainbat oztopo gainditu behar izan ditu transexuala izateagatik.

 

Ondoren Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan ospatuko dugun mahai-inguruan dinamizatzaileak izango dira:

- Ramón Gómez (Chile), Movimiento de Integración y Liberación Homosexual (Movilh)-ko Lehendakaria eta MOVILH zinema zinemaldiaren zuzendaria.

- Sarah Spatz (Brasil) Asilo-eskaera egin duen Brasilgo ekintzaile trans-a

 

Jarduera honen bitartez, halaber, Gehituko Sebastiane Saria batzordeak burutzen duen lan itzela ikustarazi nahi dugu. Gehituko Sebastiane Sariko batzordeak Sebastiane Latino saria urtero ematen dio kolektiboaren errealitatea hobeki erakusten duen eta Zinemaldian aurkezten den Latinoamerikako filmari.

 

Emanaldiak honako hauek izango dira

Irailak 21, ostirala, 19:30etan, Irungo Amaia Zine-aretoan. (Sarrera doakoa)

Irailak 22, larunbata, 19:30etan, Tolosako Leidor Zineman. (Sarrera 2€)

Irailak 23, igandea, 19:00etan, Debako kultur-elkartean (J.M. Ostolaza kalea). (Sarrera doakoa)

 

+ Info

 

 

Sebastián Lelio pelikularen zuzendaria Daniela Vega-rekin (pelikularen protagonista)