Komiki hau Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzatik sortu da; bi GKE horiek hainbat alderdi lantzen dituzte, adibidez LGTBI pertsonen berdintasun efektiboa eta garapenerako lankidetza, eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu batean dago bilduta, emakume lesbianek Latinoamerikan nahiz Estatu espainiarrean bizi izaten dituzten eguneroko egoerak agerian jartzea. Horretarako 10 egile gonbidatu ditugu (5 latinoamerikar eta 5 espainiar), Latinoamerikako hainbat herritan (Brasil, Peru, Txile eta Argentina, baita gure ingururik hurbilekoena ere, Euskal Herria)) emakume lesbiana izateak dakarren egunerokotasuna ezagutzen lagunduko digun istorio bat kontatzeko.

 

Azpimarratu beharra dago egileek adierazpen-askatasun osoa izan dutela euren lana egiteko garaian, eta istorio bakoitza 3 orrialdetan kontatuta dagoela eta gainerakoekiko independentea dela. Horiek irakurtzen goza dezazula espero dugu.

 

*Oharra: erdiko orrialdetan egile bakoitzak landutako istorio bakoitzaren sarrera bat aurkituko duzu.

 

DESKARGATZEKO