GIZA LIBURUTEGIA: “MEMORIA ERAIKITZEN DUTEN

 EMAKUMEAK: hainbat esperientzia”

Zer da Giza Liburutegia?

1993an Kopenhagen mugimendu gisa sortutako lan-dinamika bat da Giza Liburutegia eta ezagutza eta esperientziak elkarbanatuz elkarrizketa eta ulermena sustatzea du helburu. Elkarrizketen bidez, Giza Liburutegiko protagonistek euren bizipenak eta interesak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin eta, horri esker, elkarrizketa bera eta harremanak indartuko dituzte.

Saio horiek bi elementu nagusi dituzte:

-Liburuak: hausnarketei, bizipenei, ezagutzei edo esperientziei buruz hitz egitera datozen gonbidatuak.

-Entzuleak: entzutera, galdetzera, partekatzera eta gonbidatuekin ikastera datozen parte-hartzaileak.

Ekimen honen helburua da, liburutegienen antzera, ikuspegiak zabaltzea, aurreiritziak desegitea, ezagutza eskaintzea, imajinarioa eraldatzea eta, horrekin guztiarekin, kohesio soziala bultzatzea.

Kasu honetan, aukeratutako gaia da “MEMORIA ERAIKITZEN DUTEN EMAKUMEAK: hainbat esperientzia”.  Zehatzago esanda, emakumeok nolako esperientziak bizi izan zituzten indarkeriazko testuinguruetan eta horiek zein ondorio ekarri dizkieten, eta nola nahi duten eurek, euren profil eta lanpostu desberdinen bidez, bizitako guztia helarazi gertatutakoa ezagutzen ez duten belaunaldiei.

Ekimen honen helburuak dira elkarbizitza-dinamikak sustatzea eta normalizaziorako bidean ekarpenak egitea jakintzan oinarrituta, indarkeriazko testuinguruen ondorioei lotutako baldintzatzailerik gabe. Formatu txiki honi esker, konplizitatezko giroa sor daiteke eta elkarrizketa zintzoak eratu. Bata besteari gerturatzeko aukera eskaintzen du, eta enpatia sortzekoa.

Halako gai bat jorratzeko, ahalik eta ideologia gehienetako emakumeak elkartu nahi ditugu, hainbat arlotakoak, era batean edo bestean halako esperientziak bizi izan dituztenak eta kontaketa, eta horren bidez, Memoria, eraiki nahi dutenak. Munduko beste lekuetako (Guatemala eta Kolonbia) bizipenak sartu nahi ditugu, elkarbizitza baketsu baterako bidean ikasten lagunduko digutenak.

Kasu honetan, Memoriaren Egunaren ospakizuna (azaroak 10) dela eta, eta emakumeek bizitako bizipenak ezagutzera eman eta azpimarratzeko helburuarekin, Giza Liburutegia bost emakumez (“giza liburuz”) osatuta egongo da. Emakume guzti horiek terrorismoaren eta politikak eragindako indarkeriaren ondorioak bizi izan dituzte euren azalean eta/edo gaur egun lanean ari dira hainbat arlotan (akademikoa, artistikoa, erakundeetakoa, etab.), horien bidez Memoria sortzeko. Bost historia erabat desberdin, baina denak beharrezkoak eta osagarriak. ETAren biktimek, GALenek, poliziaren aldeko gehiegikerienek, Euskadin Memoriaren alde lan egiten duten erakunde/instituzio publikoek, eta abarrek eurengan dituzten gauzarik baliotsuenak elkarbanatuko dituzte parte-hartzaileekin: euren esperientziak eta esperientziok igaroarazi dieten ibilbide emozionala. Horretarako, bilera hainbat “irakurketa txanda” bidez antolatu da, hau da, lau edo bost ikasle eta “giza liburu” baten arteko elkarrizketa intimoen bidez.

Informazio praktikoa

Saioen datak eta iraupena:

3 aukera dituzu parte hartzeko, 3 saio egingo baitira. Data eta ordu hauetan:

       - 1. saioa: azaroaren 9an, asteartea, 16:00etatik 18:00etara

       - 2. saioa: azaroaren 10ean, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara        

       - 3. Saioa: azaroaren 11ean, osteguna, 12:00etatik 14:00etara

Aukeratu zeinetan eman nahi duzun izena

Lekua: UPV/EHUko Psikologia Fakultateko gelak (Donostia)

azaroaren 9an, asteartea, Gelak: 4.1 eta 4.2

azaroaren 10ean, asteazkena, Gelak: 4.1 eta 4.2

azaroaren 11ean, osteguna, Gelak 0.5 eta 0.7     

 

Liburuak: saio bakoitzean bost liburu egongo dira: Guatemala + Kolonbia + 3 Euskadi, Horietatik, 4 entzun ahal izango dituzu.

 

Saioen egitura:

Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du batez beste, honela banatuta:

10 min azalpenak jasotzeko

25 min liburu bakoitza entzuteko (parte-hartzaile bakoitzak 4 liburu partekatzeko aukera izango du, eta 5.a inguruko norbait izango da)

10 min hausnartzeko eta iritziak emateko


     

IZENA EMATEKO INPRIMAKI

Plaza mugatuak. 20 plaza saio bakoitzeko

 

Liburuen Katalogoa