Hausnarketarako urte oso baten ostean 

 

“GURE GENERO BERDINTASUNAREN ALDEKO PLAN BERRIA PREST DUGU”

 

2022-2027rako diseinatutako plan berri honek aurrera egiten du gure erakundearen begirada feministan.  

 

Mugen Gainetik osatzen dugun guztiok parte hartu dugun  hausnarketa prozesu eta batera egindako diseinu-lanaren ondoren, dagoeneko badugu Genero Berdintasunaren Aldeko Plan Berrituaren behin betiko bertsioa eskuan. Prozesu guztian zehar ondoan izango dugu UNAren aholkua.


Plan honetan, erakunde gisa dugun jarrera islatzen saiatu gara, genero-berdintasunaren alde gure eguneroko zereginean aurrera egiteko diseinatutako neurrietan eragina izango duena.

Era berean, gogoeta egin dugu lan egiten dugun erakundeetan eragiteko moduari buruz, gure beraien jardunean generoarekiko gure norabide berean aurrera egin dezaten.

Feminismoarekin eta berdintasunarekin konpromiso sendoa dugu. Horregatik diseinatu dugu ekintza-plan zorrotz bat, etengabe berrikustera behartuko gaituena, espiritu kritikoarekin eta hobetzeko grinarekin.

Kontsultatu eta deskargatu nahi izanez gero, HEMEN duzue Plana azaltzen duen dokumentua PDF formatuan.

 Genero 440 270