Datorren asteburu honetan

“IAZKO SEBASTIANE LATINO SARIKO NUDO MIXTECO FILM MEXIKARRA”

Deban, Irun eta Lasarte egingo ditugun emanaldietan Bianca Gaytan zinegile mexikarrak filmaren aurkezpena egin eta ikuslegoaren galderak erantzungo ditu.

Donostiako zinemaldia dela eta, azken 22 urteetan bezala, aurten ere Gehitu elkarteko Sebastiane Saria batzordeak Donostiako zinemaldian ikusgai dagoen eta LGTBI gaiekin sentsibilizazio handien erakusten duen filmari saria emango dio. Sari hau emateaz gain, 2013an hasita, Zinemaldian parte hartzen duen gaztelaniaz grabatuta dagoen eta LGTBI gaiekin sentsibilizazio handien erakusten duen filmari ere Sebastiane Latino saria emango zaio.

Mugen Gainetik-ek eta Gehituk elkarrekin egiten dugun gizartearen eraldaketarako hezkuntza proiektuen barne, seigarren urtez iazko Sebastiane Latino sariko film baten emanaldiak antolatu ditugu Lasarte, Deban eta Irunen.

Nudo mixteco filma Angeles Cruzek zuzendu zuen eta 2021ean estreinatu zen.

 

Bertan, goi komunitate mixtekako emakume indigenen sexualitateaz hitzegiten da eta migrazioak nola eragiten dien ere azaltzen da. Filmak komunitateko bi emakume indigenen arteko harreman lesbikoak kontatzen ditu, eta sexu-abusuez ere hitz egiten du.

 

Filmaren izenak Hegoaldeko Ama mendilerroa eta Oaxacako mendilerroa lotzen dituen Nudo mixteco-ri erreferentzia egiten dio. 91 minutu irauten dituen film hau lehen aipatutako hiru herrietan ikus ahal izango duzue, doan. Emanaldiak honako hauek izango dira:

 

Irailak 16, 19:00etan Lasarteko Manuel Lekuona antzokian

 

Irailak 17, 18:00etan Irungo Amaia Kzguneko hitzaldi aretoan

 

Irailak 18, 19:00etan, Debako Kultur elkartean

 

Emanaldiaren aurretik Bianca Gaytan zinemagile mexikarrak aurkezpen laburtu bat egingo digu, eta emanaldiaren ondoren solasalditxo bat ospatuko dugu ikuslegoaren galderei edo iruzkenei erantzunez.

 

Etorri zaitezte, elkarrekin ikasi eta dibertitzeko aukera paregabea dugu!

 

 

  

captura cartel