"Boliviako Tacacoma udalerriko 11 komunitatetako jatorrizko nekazari diren ekoizle indigenen ahalduntze sozio-ekonomikoa"

 

Laburpena: Proiektu honen bidez, Boliviako goi-lautadako, zehazki Tacacoma udalerriko, jatorrizko nekazari diren 11 komunitateetako emakume eta gizonen elikadura eskubidea aldarrikatu nahi da eragin politikoa bermatuz, aurrekontuen gainbegiraketaren bidez eta politika publikoak betetzen direla ziurtatuz, aldi berean, komunitate hauen gaitasunak indartuz.

 

 

Proiektuaren gakoak honakoak dira:

  -Egitasmoko emakume eta gizonen eragin politikorako eta gainbegiraketarako gaitasunen sendotzea, elikadura eskubidearen eskatzaileak eurak izan daitezen.

  -Uraren eskuragarritasuna, ekoizpen agroekologikoa eta gainerako baliabideen eskuraketa eta hauen kontrolen birbanaketa modu parekidean egitea egitasmoko emakume eta gizonezkoen artean.

  -Animalia txikien ekoizpena diru-iturri izatea eta beren dietan askotariko elikagaiak gehitzeko modua izatea.

  -Tokiko antolakuntza indartzea, ekoizpen txikiko emakume elkarteen sorrera eta sendotzearen bidez.

 

Proiektuan garatu beharreko ekintzak:

  -Trebakuntza

  - Eragin politkoko eta gainbegiraketako ekintzak

  - Ekoizpen sustaketa

  - Antolakuntza indartzeko ekintzak

 

Subjetu biztanleria: Hiru mota bereizten dira. Lehenengoa, I fasearen (2011 urtean hasitako proiektua) bidez hasitako prozesuari jarraipena ematen dioten 6 komunitatetako nekazari ekoizle txikiek osatzen dute. Honakoak dira 6 komunitateak: Lomas, Ananea, Bancuni, Machacamarka, Santa Clara y Collabamba. Komunitate hauetako nekazari ekoizle txikietako familietako 272 ordezkarik (138 emakume eta 134 gizon) osatuko dute subjetu biztanleria. Bigarrena, prozesua hasiko duten ekoizleek osatuko dute, eta batez ere, eragin politikoan, gainbegiraketan eta ureztatze sitemaren eraketan egingo dute lan. Komunitate hauek Chumiza, Pajchiri, Chumizako Machacamarca, KaaCani eta Florida dira, eta 406 (207 emakume eta 199 gizon) pertsonek osatuko dute subjetu biztanleria. Hirugarrena, 11 komunitatetako jatorrizko nekazari diren Autoritate indigenek eta Tacacoma udalerriko alkate eta zinegotziek osatzen dute. Hauekin, eragin politikoa eta gainbegiraketa landuko dira. Beraz, gutxi gora behera 706 pertsonek (345 emakume ekoizle, 333 gizon ekoizle, 2 emakume funtzionario eta tokiko 26 autoritate eta funtzionario) osatzen dute subjetu biztanleria.

 

Emaitzak:

1.Emaitza: Jatorrizko nekazari diren 11 komunitatek, eragin politikoaren bidez, aurrekontu publikoaren zati bat ureztatze sistema eta ekoizpen emimenak ezartzeko bideratzea lortu dute. Aldi berean, elikaduraren eskubideari buruzko politika publikoak modu egokian aplikatzen diren gainbegiratzen da.

2.Emaitza: Jatorrizko nekazari diren 5 komunitate indigenek (Pajchiri, Chumiza, Chumizako Machacamarca, Kacani eta Florida) ureztatze sistema dute eta 8 baratze espezie berri txertatu dituzte ureztatze sistema duten partzela horietan.

3.Emaitza: Lehenengo faseko 6 komunitatetako 138 ekoizlek beren diru-sarrerak %25ean (500 Bs- tik 625 Bs- ra) ugaritu dituzte akurien, arrautzen eta eztiaren salmentagatik, eta animali jatorriko elikagaiak barneratu dituzte euren elikaduran.

4.Emaitza: Lortutako produktuak merkaturatzeko 6 elkarte txiki sortu dira.

 

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 487.163,93€
Tokiko ekarpena:
166.485,72€
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 2.016 €

Proiektuaren aurrekontua guztira: 655.665,65 €

 

Gauzatze- aldia: 2015- 2017