“Tacacoma udalerriko 11 nekazari-komunitate indigenatako emakume ahaldunduek politika publikoetan eragiten dute eta Elikadura Burujabetzaren alde lanean ari dira”

Laburpena:

Proiektu honen bitartez, Boliviako goi-ordokiko jatorrizko 11 nekazari-komunitatetako emakume eta gizonen segurtasunaren eta elikadura-burujabetzaren alde lan egin nahi dugu, hain zuzen ere, Tacacoma udalerrian, eskubideetan gaituta, intzidentzia politikoaren bitartez, komunitatea antolatuta, eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzioa sustatuta; horretarako, aldi berean, komunitate horien –bereziki, emakumeen– eta udalaren gaitasunak indartzea sustatu nahi dugu.

Hona hemen proiektuaren gakoak:

Emakumeek eskubideei eta intzidentzia politikoari buruz dituzten gaitasunak indartzea, beraiek izan daitezen beren eskubide konstituzionalen aldarrikatzaile.

Tokiko agintarien (udala eta jatorrizko agintari indigenak) gaitasunak indartzea eskubideei dagokienez; hartara, erantzukizunen titular direla onartu beharko dute eta udal-plangintzaren estrategietan ikuspegi berriak (generoa, kultura, ingurumen-jasangarritasuna) txertatzeko tresna metodologikoak txertatu ahal izango dituzte.Horri esker, beraiek bermatu ahal izango dute udalerrian indarrean dauden eskubideak eta konstituzio-esparrua betetzen direla.

Elkarteetako antolamendua indartzea, emakumeen produkzio-elkarte txikiak eratu eta osatuta azienda xehean oinarrituz.Hori horrela dela, askotariko elikagaien iturria sortuko dute eguneroko dietan eta elikaduran txertatu ahal izateko, eta udalerriko elikagai-segurtasuna eta elikadura-burujabetza hobetzeko lan egingo dute.Gainera, diru-sarrera txikien iturri bat ere sortu nahi da, eta baliabideak eskuratzeko aukerari eta haien kontrolari dagokionez, banaketa orekatua lortzea sustatu nahi da xede-biztanlerian emakumeen eta gizonen artean.

Komunitateetako emakumeak bizitza publikoan ikusgai egitea, nazioko legeriari buruzko gaikuntza eta ahalduntze-balioak emanez; hartara, legerian nutrizioari buruz, nekazaritza ekologikoari buruz eta genero-berdintasunari buruz ikasitako hori elikagaien segurtasun ezarekin lotutako goi-mailako ahulezia-egoeran dauden adingabe eta nerabeei transmititu ahal izango diete, eskoletan.

 

Xede-biztanleria:

Proiektuaren xede-biztanlerian sartzen dira, potentzialki, 11 nekazari-komunitate indigena eta, zehazki, emakumezko 270 produktore txiki, tokiko 30 agintari –8 udal-agintari, horietatik 5 gizonak eta 3 emakumeak, eta 22 agintari indigena, gizonak guztiak ere–, eta 106 neska-mutiko eta 381 nerabe.

 

ZUZENEKO XEDE-BIZTANLERIA Emakume kopurua Gizon kopurua Pertsonak guztira
Nekazari-komunitate indigenetako emakumeak 270   270
Komunitateetako jatorrizko agintari indigenak (sindikatuak)   22 22
Alkatea, zinegotziak eta administrariak 3 5 8
Hezkuntza-unitateetako haur eta nerabeak 218 269 18
GUZTIRA 491 296 787

 

Hortaz, zuzeneko xede-biztanlerian 787 lagun sartuko lirateke, baina kalkuluen arabera, Tacacoma udalerriko biztanle guztiak, hau da, 7.009 biztanle (3.650 gizon eta 3.359 emakume) zeharkako xede-biztanleria direla esan dezakegu, ezarriko diren jarduerak direla eta; Tacacoma udalerria 36 komunitatetan antolatuta dago politikoki eta administratiboki.

Emaitzak:

E.1.Jatorrizko 11 komunitate indigenatako 270 emakumek beren burua eskubideen titular dela barneratu dute, eta tokiko politika publikoetan eragitea lortu dute emakumeek Udalaren Urteko Plangintza Operatiboa eta Udal Aurrekontua prestatzeko lanetan parte har dezaten bermatzeko; halaber, udalaren laguntza ekonomikoa lortu dute ekonomiaren eta produkzioaren arloko haien proposamenak –ekologikoki jasangarriak– gauzatzeko.

E.2.Tokiko 22 agintarik (22 gizon) eta 8 udal-funtzionariok (5 gizon eta 3 emakume) beren burua betebeharren titular dela barneratu dute, eta udalaren planifikazioko eta garapenerako estrategiak genero-ikuspegitik begiratuta lantzen dituzte, ekologikoki jasangarriak, eta aimara kulturaren berezko ohitura eta jardunbideak balioesten dituztenak komunitatearen balioei eta ingurumena errespetatzeari dagokienez.

E.3.Kaa-Cani, Machacamarca de Chumiza, Florida, Chumiza eta Villa Peñaranda komunitateetako 125 emakume indigena produktorek abeltzaintzako ekimen ekologikoki jasangarriak ezarri eta finkatu dituzte –lehen ez zuten horrelakorik– familiaren elikadura hobetzeko eta elikadura-burujabetza ahalbidetzeko.

E.4.11 komunitatetan demokratikoki hautatutako eta gaitutako 22 nekazaritza-sustatzailek eta 22 nutrizio-sustatzailek –emakumezkoak denak ere– elikagaien segurtasunik ezarekin lotutako goi-mailako ahulezia-egoeran dauden haur eta nerabeak elikatzeko eskubidea baliatzea sustatu dute; horretarako, Avelino Siñaniren legea (hezkuntza-arloko legea) eta Zero desnutrizioa programa multisektoriala ezarri dituzte Tacacoma udalerrian, baita hainbat politika nazio-estrategiaren esparruan ere, pobrezia murrizteko, 6 heziketa-unitatetan (udal-ikastetxeak), komunitateetako biztanleen artean elikagaiekin lotutako segurtasuna eta burujabetza sustatzearren.

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 119.613,10€

Tacacomako alkatetza: 45.865,00€

CECASEM: 30.000,00€

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 195.478,10€

Egikaritzea:2017-2018

Tokiko Bazkidea:CECASEM (Centro de Estudio y Capacitación de la Mujer)