“Tacacoma udalerriko 11 nekazari-komunitate indigenatako emakume ahaldunduek politika publikoetan eragiten dute eta Elikadura Burujabetzaren alde ari dira lanean”

 

Laburpena:

Proiektu hau Mugen Gainetik erakundeak eta Boliviako gure tokiko bazkide CECASEM (Centro de Capacitación y Servicio para la Integración de la Mujer) zentroak abiarazitako aldez aurreko ekintzak finkatzeko prozesuan sartzen da. Horrela, bada, proiektua Tacacoma udalerrian gauzatuko da, Larecaja probintziako (La Paz departamentua) hirugarren sekzioan, eta udalerriko jatorrizko 6 nekazari-komunitatetako emakumezko abeltzain produktoreen 6 elkartek parte hartuko dute: Lomas, Ananea, Bancuni, Machacamarca, Santa Clara eta Collabamba.

Proiektu honen helburua komunitate horietako emakumeen bizi-kalitatea hobetzea da; horretarako, 6 elkarte horiek batera produzitzen dituzten akuri-haragia eta erle-eztia merkaturatzeko beharrezkoak diren azpiegituraz eta gaitasunez hornitu dituzte.Hori guztia lortzeko, eztia biltzeko zentro bat eta akurien hiltegi bat behar bezala erabiltzeko trebakuntza eman nahi zaie emakumeei, udalerrian gero horrelako instalazioak eraikitzeko.Horretaz gain, emakumeak zentro horietan sortzen diren hondakinak modu ekologikoan maneiatzen trebatzea da asmoa, azpiegiturak ingurumen aldetik jasangarriak izango direla bermatzeko.

 

Xede-biztanleria:

Proiektu honen xede-biztanleria emakume nekazari indigena produktoreen elkarte txiki horiek dira; akuri-haragia eta erle-eztia produzitzen dute elkarte horietan eta batera merkaturatzen dituzte, familiaren eguneroko dieta aberasteko, diru-sarrerak lortzeko eta elikagaiekin lotutako segurtasuneko eta burujabetzeko prozesuak indartzeko.Emakume nekazarien elkarte horiek finkatuta daude Tacacoma udalerriko 6 komunitatetan; komunitate bakoitzean elkarte bat dago.Sei elkarte horietan 145 emakume biltzen dira; hona hemen emakume horien banaketa:

 

Komunitatea Emakume kopurua Produkzioa
Ananea 29 Erle-eztia
Lomas 16 Akuri-haragia
Machacamarca 29 Erle-eztia
Collabamba 29 Akuri-haragia
Bancuni 29 Akuri-haragia
Santa Clara 13 Akuri-haragia

 

Jarduerak:

1. jarduera:Akuri-hiltegi bat maneiatzen eta kudeatzen jakiteko trebakuntza.

Gerora akurien hiltegia kudeatuko duten produktoreei prestakuntza emateko asmoz, emakumezko 87 produktore txikiei zuzendutako trebakuntza-saioak prestatuko dira.Trebakuntza-saio horien helburua emakumeei prestakuntza ematea da, akurien hiltegia behar bezala erabiltzen eta zaintzen jakin dezaten.Halaber, elkarte-sarea sendotzea ere lortu nahi da, sare hori arduratuko baita gero azpiegituraren titulartasunaz eta kudeaketaz.Horrela, bada, trebakuntza-saio horien bitartez zera lortu nahi da, azpiegitura hori lortutakoan, produktore txikiek gaitasuna izatea akuri-haragiaren kalitatea hobetzeko eta gero merkaturatzeko.

2. jarduera:Eztia biltzeko zentro bat maneiatzen eta kudeatzen jakiteko trebakuntza.

Gerora eztia biltzeko zentroa kudeatuko duten produktoreei prestakuntza emateko asmoz, emakumezko 58 produktore txikiei zuzendutako trebakuntza-saioak prestatuko dira.Trebakuntza-saio horien helburua emakumeei prestakuntza ematea da, eztia biltzeko zentroa behar bezala erabiltzen eta zaintzen jakin dezaten.Halaber, elkarte-sarea sendotzea ere lortu nahi da, sare hori arduratuko baita gero azpiegituraren titulartasunaz eta kudeaketaz.Horrela, bada, trebakuntza-saio horien bitartez zera lortu nahi da, azpiegitura hori lortutakoan, produktore txikiek gaitasuna izatea eztiaren kalitatea hobetzeko eta gero merkaturatzeko.

3. jarduera:Akuri-hiltegia eta eztia biltzeko zentroa eraikitzea.

Trebakuntza-saioak amaitutakoan, akuri-hiltegia eta eztia biltzeko zentroa eraikiko dira.Eraikuntza-prozesuak amaitutakoan, azpiegitura horiek eta azpiegiturak kudeatzeko beharrezkoak diren ekipamendu eta inputak emakumeen elkarteen esku jarriko dira, maneiatu eta kudea ditzaten; gerora, azpiegituren titular bihurtuko dira.

4. jarduera:Hiltegiaren eta eztia biltzeko zentroaren hondakinak modu ekologikoan maneiatzeari buruzko trebakuntza eta gaikuntza ematea 145 emakumeri.

Jardueraren helburu nagusia informazioa ematea da; hain zuzen ere, akuri-hazkuntzaren ondorioz, akuri-haragiaren produkzioan eta erlezaintzan sortzen diren hondakinak modu ekologikoan maneiatzeko dauden teknika eta tresnei buruzko informazioa ematea. Izan ere, akurien gorotza ongarri edo konpost moduan erabil daiteke nekazaritza-produkzioan, eta haragi-produkzioan sortzen diren larrua eta hondar biologikoak modu ekologikoan balia daitezke.

 

Finantzaketa:

Kutxa Fundazioa: 10.000,00

Tacacomako alkatetza: 13.762,24 €

Proiektuaren aurrekontua, guztira:23.762,24

 

Egikaritzea: 2017

 

Tokiko Bazkidea: CECASEM (Centro de Estudio y Capacitación de la Mujer)