“Tacacomako udalerriko 11 komunitatetako jatorrizko emakume nekazari indigenek beren parte-hartze politikoa eta beren antolamendua indartu dituzte beren eskubideak baliatzeko eta elikagaiekin lotutako segurtasuna eta burujabetza finkatzeko”

 

Laburpena: Proposamenaren helburua 11 komunitatetako emakumeen parte-hartze politikoa eta antolamendua indartzea da, emakumeek beren eskubideak balia ditzaten sustatzeko eta elikagaiekin lotutako segurtasuna eta burujabetza finkatzeko Tacacomako udalerrian. Horretarako, 308 emakume ekoizlek, antolatuta eta trebatuta, Eskolako Elikadura Osagarriaren Politika Publiko Nazionalean eragingo dute. Era berean, Politika Publikoetako emakumezko 22 Kudeatzailek (emakumezko sustatzailek) Eskubideak bete eta eska daitezen sustatuko dute udalerriko 36 komunitateetan.  

Gainera, udaleko agintariak (zinegotziak eta alkatea), Hezkuntza Unitateetako maisu-maistrak eta udalerriko agintari indigenak sentsibilizatuko dira eskubideen erabilera sustatzeko neurriak ezartzeko beren lan-eremuetan, parte-hartze politikorako eskubidea, indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidea eta elikadura egokirako eskubidea azpimarratuz.

 

Xede-biztanleria: Tacacomako Udalerriko 11 komunitatetako 308 emakume; Politika Publikoetako emakumezko 22 Kudeatzaile (emakumezko sustatzaile) –11 komunitateetatik hautatuak–; Tacacomako udalerriko 6 Hezkuntza Unitatetako neska-mutilak eta nerabeak (235 emakume/neska eta 155 mutil/gizon); eta Udal agintariak eta indigenak

 

Emaitzak:

E1. 11 komunitatetako jatorrizko 308 emakume nekazari indigena Eskubideen Titular gisa antolatuta eta trebatuta daude eta Eskolako Elikadura Osagarriaren Politika Publiko nazionala udalerriko 2 Hezkuntza Unitatetan ezartzeko eragiten dute.

E2. Jatorrizko 11 nekazari-komunitate indigenatako 308 emakumek modu jasangarrian erabiltzen dituzte baliabide naturalak produkzio- eta elikagai-helburuekin (ureztatze-sistemak erlezaintza, arrautzen produkzioa eta akuri-haragiaren produkzioa) elikagaiekin lotutako segurtasuna eta burujabetza bermatzeko eta jasangarritasun ekologikoa sustatzeko.

E3. Emakume ekintzaileen Erakunde ekonomikoak eta sozialak emakumeen Eskubideak erabiltzea eta eskatzea sustatzen dute udalerrian, indarkeriarik gabeko bizitzarako Eskubidea, elikadura egokirako Eskubidea eta nazioko nahiz udaleko Legeetan eta araudietan ezarritako zerbitzuetan eta politiketan Parte-hartze Politikoa izateko Eskubidea nabarmenduz.

E4. Genero-ekitatea udalerrian aplikatzearen inguruan sentsibilizatuta dauden udaleko 6 agintari (zinegotziak eta alkatea), Hezkuntza Unitateetako 24 irakasle eta udalerriko 36 agintari indigena genero-ekitatea ezartzeko prozesuaren alde daude; horretarako, Zainketen Ekonomia eta Maskulinitate Positiboak udaleko eta komunitateko legeetan eta araudietan sartu dituzte.

 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 584.385,60€

Tokiko ekarpena: 149.047,67€

Proiektuaren guztizko aurrekontua: 733.433,27€

 

Egikaritzea: 2018-2020

 

Lankidea: CECASEM (Centro de Capacitación y Servicio para la integración de la Mujer)