pro2 1000
 

“Chiapaseko emakume indigenek eta nekazariek genero-berdintasunean oinarrituta eratu dituzte lurraren gaineko jabetza-, erabilera- eta gozamen-eskubideak”

Laburpena: Chiapasen pobrezia areagotu egin da; nabarmen murriztu dira diru-sarrera ekonomikoak eta elikagaien kontsumoa, eta gora egin dute langabeziak eta migrazioak. Nekazarien eta indigenen elikagai-krisia larriagotu egin da, bereziki emakumeen artean, emakumeek ezin baitute lurra jabetzan izan, lurra erabili eta lurraz gozatu.

Problematika horien ondorioak nabarmentzeko, egitasmo honen bidez hainbat ekintza-ildo proposatu genituen: Emakumeei eta gizonei ohartaraztea zeinen garrantzitsua den emakumeen eta gizonen artean berdintasuna bermatzea lurrak izateari begira; Emakumeen taldeak trebatzea emakumeen jabetza-, erabilera- eta gozamen-eskubideen alde borrokatzeko; Taldeak antolatzea eta hainbat jarduera sustatzea emakumeentzat lurrak lortzeko eskubideak aldarrikatzeko; Agroekologian trebatzea, elikadura-burujabetza eraikitzeko eta, hala, elikagaiak ekoizteko eta lurra eta lurraldea zaintzeko; Defentsa parte-hartzailea sustatzea, eskubideak urratuta dituzten emakumeen kasuei arreta emanda.

Helburuko populazioa: Chiapaseko Ipar, Altos eta Ekialdeko eskualdeetako indigenen eta nekazarien 12 komunitatek osatzen dute. Zuzenean 723 emakumerekin eta 393 gizonekin lan egin da, baita beste 12 komunitaterekin ere (guztira, 9.852 pertsona dira; horietatik 5.061 emakumeak dira, eta 4.791 gizonak).

Emaitzak:

1. Emaitza: Sentsibilizatutako eta ondo informatutako 500 emakumek eta 300 gizonek modu kontzientean sustatu dituzte lurrak izateko eta erabiltzeko eta lurrez gozatzeko emakumeen eskubideak.
2. Emaitza: Gaitutako eta trebatutako taldeetako 120 emakumek modu kontzientean onartu dituzte emakume gisa dagozkien lurraren gaineko jabetza-, erabilera- eta gozamen-eskubideak, genero-berdintasunean oinarritutako bizimodu duinerako eskubide gisa.
3. Emaitza: Taldeetako 120 emakumek beren elkarteak indartu dituzte, eta hainbat jarduera sustatu dituzte emakumeek lurra eskuratzeko aukera dutela aldarrikatzeko.
4. Emaitza: Nekazarien 12 komunitatetako 120 emakumek eta beren familiek agroekologian dihardute, ekoizpena dibertsifikatu dute, eta elikadura-burujabetza sustatzen dute.
5. Emaitza: 80 emakumek modu parte-hartzailean defendatu dute beren kasua, bizitza duinerako eskubideak urratu baitzaizkie; horrela, beren burua indartu eta sendotu dute.

Finantziazioa:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 317.749,65€
Tokiko ekarpena: 188.203,44 €
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 1.073,39 €

 

Gauzatze-aldia: 2014-2016