Lurraren, lurraldearen eta erabakiak hartzeko berdintasunaren defentsan emakumeak mugimenduan”

 

Laburpena: Egungo krisi globalak emakumeei modu berezian eragiten diete, hauek historian zehar familiaren zaintzaz arduratu izan dira, lurraren jabetzarako, lurraren erabilererako eta honen usufrukturako eskubiderik izan gabe. Honek, ondorio bezala, beraien giza eskubideen urraketa dakar, emakume, nekazari nahiz indigena bezala, eta esaterako, bizitza duin bat izateko eskubidea urratzen zaie. Testuinguru honetan, arazo honen konponbidearen zati izatea bilatzen du proiektu honek, eta horretarako, 4 ildo estrategiko ari gara lantzen Chiapaseko 12 komunitateetan:

    -Familiako lurren jabetza berreskuratzeko garrantziaz, jabetza hauetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna izatearen garrantziaz eta erabakiak hartzeko garaian parte-hartzearen garrantziaz ohartarazi, kontzientziatu eta formatzea.

   -Emakumeen kolektiboa indartzea, emakumeen giza eskubideen defentsa eta jardutea sustatzeko eta beraien komunitate edota espazio zabalagoetan publikoki aldarrikatzeko, horretarako “Lurra eta lurraldearen defentsaren eta erabakietan emakumeen parte-hartze nahiz onarpenaren Mugimendua” erabiliz.

   -Teorikoki eta praktikoki agroekologian trebatzea elikadura-burujabetasuna eraikitzeko, eta elikagaien ekoizpena mesedegarri izan dadin lurra eta lurraldearen kontsumo nahiz zainketarako.

   -Parte-hartze defentsa sustatzea emakumeen giza eskubideak urratuak izan diren kasuetan arreta ipiniz, eta emakumeek lurraren jabetza izateko, hauen erabilerarako eta usufrukturako eskubidea bermatuko duen kotitulartasun proposamen bat eraikiz.

 

Subjetu biztanleria: Proiektu honetan, gaitasunak, antolakuntza, mugikortasuna, izandako eragina, agroekologia eta defentsa indartzerko ekintzak burutuko dira, Ipar, Altos eta Ekialdeko 12 komunitatetako emakume, gizon nahiz buruzagirekin, guztira 1.179 pertsonen parte-hartze zuzena izanik.

 

SUBJETU BIZTANLERIA Emakume kopurua Gizon kopurua

Pertsonak

guztira

Komunitateetako emakume nahiz gizon indigenak eta/ edo ekintzetan parte hartzen duten tzeltal, chol, kanjobal etnietako nekazariak. 500 300 800
Formatzen ari diren emakume taldeak eta Kolektiboetakoak 189 189
Komunitateetako buruzagiak 20 60 80
Arreta juridikoa jasoko dute emakumeak 60 60
CDMCH-ko lan taldea 15 3 18
Karecel Kóp -Mugimenduko komunikazio sareko komunikatzaileak- 30 2 32
TOTAL 814 365 1.179

 

Emaitzak:

1.Emaitza: Lurraren defentsa ongizate sozial izatea ahalbidetzen duen eta emakumeen eskubideak, lurraren jabetzarako, erabilerarako eta usufrukturako bermatuko dituen trebatze prozesua bideratu da iparraldeko, altos eta muga mendiguneko 12 komunitatetan.

2. Emaitza: Proiektua burutu bitartean, 12 Kolektiboetako emakumeek beren antolamendua indartu dute eta beren komunitate nahiz beste zenbait espazioetako erabakietan parte-hartzeko duten eskubidea aldarrikatu dute, “Lurra eta lurraldearen defentsaren aldeko eta erabakietan emakumeen parte-hartzea nahiz hauen aitorpena lortzearen aldeko Mugimengua“-n parte hartuz.

3. Emaitza: Ekoizpen autonomo eta agroekologiko batean trebatuz, emakumeen 12 taldeak eta euren familiak, elikadura-burujabetza eraikitzeko prozesuan inplikatu dira.

4. Emaitza: Emakumeen giza eskubideen defentsa parte-hartzailea garatu da, eta beraz, parte- hartze aktibo hori, beraien eskubideak erabili ahal izateko autodeterminazio prozesu bilakatu da. Gainera, lurraren kotitularitate proposamen bat ere eraiki da.

 

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 476.001,25€

Tokiko ekarpena: 239.089,74€

AECID: 1.512,00€

Egitasmoaren aurrekontua, guztira: 716.602,99€

 

Gauzatze-aldia: 2016-2017