“Antolatutako eta ahaldundutako emakume nekazari indigenek ekintza politikoak, gizarte-mobilizazioa eta salaketa publikoak sustatu dituzte Chiapasen emakumeen eskubideak bete daitezela eskatzeko”

“Antolatutako eta ahaldundutako emakume nekazari indigenek ekintza politikoak, gizarte-mobilizazioa eta salaketa publikoak sustatu dituzte Chiapasen emakumeen eskubideak bete daitezela eskatzeko”

Laburpena: Chiapaseko komunitate marjinalak ingurumen-, elikadura-, ekonomia-, balio- eta erakundeekiko sinesgarritasun-krisi larria bizi izaten ari dira.Natura-baliabideen –baso-, mehatze- eta ur-baliabideak– gehiegizko ustiakuntzan, lur- eta lurralde-gabetzeetan, nekazari-bizimoduaren desegituraketan eta oinarrizko produktuen prezioen garestitzean eta langabezian islatzen dira horren arrazoiak, eta sektore askotara hedatzen ari dira pobrezia, bazterkeria eta marjinazioa.

Gainera, emakumeen genero-egoerak beren bizitzak eta gorputzak zeharkatzen dituzten marjinazioa eta mendekotasuna eragiten du Chiapasen –genero-, etnia- eta adin-desberdintasunak eta beste batzuk sakontzen dituen egiturazko indarkeriaren testuinguruan–.

Testuinguru horren barruan, bost ekintza-ildo estrategiko planteatzen dugu:

Emakumeen kolektiboak indartzea eta biztanleria sentsibilizatzea, emakumeek bizimodu duina izateko duten eskubidea sustatzeko eta exijitzeko.

Emakumeen kolektiboak antolatzea, haien gorputzarengan eta lurraldean erabiltzen duten indarkeriaren aurrean politikoki Sare gisa eragiteko

Modu kolektiboan eraikitzea elikadura-burujabetzaren aldeko jakintza eta borroka politikoa.

Defentsa parte-hartzailea sustatzea, emakumeak bortxatu eta haien eskubideak urratzen dituzten diskriminazioa eta bazterkeria salatuz eta agerian jarriz.

Eta hainbat eragile eta espaziotan eragitea (tokikoak, nazio-mailakoak eta nazioarte-mailakoak), emakumeak mendean hartzen eta bortxatzen dituzten jardunbideak eraldatzeko auzi estrategikoaren bitartez.

Xede-biztanleria:Proiektu horren barruan, gaitasunak, antolamendua, mobilizazioa, eragina, agroekologia eta defentsa indartzeko jarduerak egingo dira Iparraldeko, Goiko Eremuko eta Ekialdeko Eremuko 12 komunitatetako emakume, gizon eta agintariekin; guztira, 1.075 lagun egongo dira zuzenean inplikatuta.

XEDE-BIZTANLERIA Emakume kopurua Gizon kopurua Pertsona kopurua, guztira
Jardueretan parte hartzen duten tzelal, chol eta kanjobal etnietako komunitate indigena eta/edo nekazari-komunitateetako emakumeak eta gizonak 500 300 800
Prestatzen ari diren eta Kolektiboetako emakume-taldeak 120 120
Komunitateetako agintariak 15 60 75
Arreta juridikoa jasoko duten emakumeak 60 60
CDMCHko langileak 16 4 20
GUZTIRA 711 364 1.075

Aipatzekoa da, bestalde, aipatutako 12 komunitateetako biztanle guztiek hartuko dutela parte zeharka proiektu horretan, ahalduntze-prozesu indibidualek eta taldekakoek duten efektu biderkatzaileari eta zabalkunderako eta sentsibilizatzeko egingo diren jarduerei esker.Guztira, 13.025 lagunekoa da biztanle kopuru osoa; horietatik 6.851 emakumeak dira, eta 6.174 gizonak.

Emaitzak:

1.E:Iparraldeko, Goiko Eremuko eta Mugako eskualdeetako 12 komunitatetako emakume nekazari indigenak beren gaitasunak indartzen eta antolamendu-, gizarte-, politika- eta lege-mailan ahalduntzen ari dira, eta emakumeen eta lurraldearen aurka erabiltzen den indarkeria indibidualaren eta kolektiboaren prebentzioa eta salaketa sustatzen dute.

2.E:Antolatutako emakumeak politikoki antolatzen dira eta parte hartzen dute, beren eskubideak baliatzeko eta defendatzeko.

3.E:Kolektiboetako emakumeek eta beren familiek agroekologiaren eta lurraldearen defentsarako ekintza politikoen, jasangarritasun ekologikoaren eta bizitzaren iraunkortasunaren bitartez elikadura-burujabetza izateko duten eskubidea sustatzen dute.

4.E:Kolektiboetako emakumeek politikan eragiten dute, beren eskubideak aldarrikatuz, eta beren gorputzen, eskubideen eta lurraldearen aurka erabiltzen den indarkeria indibiduala eta kolektiboa salatzen dute.

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 506.293,52

Tokiko ekarpena: 181.059,16 €

AECID: 1.564,47 €

Proiektuaren aurrekontu osoa: 688.917,15 €

Egikaritze-epealdia: 2017-2019

Harrerako erakundea: CDMCH (Centro de Derechos de la Mujer de Chiapas)