Nekazari eta abeltzain 4 kooperatibetan giza eta produkzio baldintzen hobekuntza Cuban.

pro4 1000
 

"Cacocumeko udalerriko (Holguíngo probintzia) lau kooperatibaren baldintza sozioproduktiboak hobetzea. II. fasea".

Laburpena: Egitasmoak lehenengo fase bat izan du, FOCADek aurkeztua eta onartua, Cacocumeko udalerriko (Holguíngo probintzia) hiru kooperatibarentzat, eta bost urterako prestatutako garapen produktiboko estrategia baten barruan kokatzen da. Oraingoan, egitasmoa lau kooperatibarekin gauzatu zen (nekazaritza eta abeltzaintzako kooperatiba bat, eta kreditu eta zerbitzuen hiru kooperatiba), nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan ekoizten zutena handitzeko, eta beren langileen eta inguruko biztanleen elikadura-segurtasuna areagotzeko. Horretaz gain, gizarte- eta lan-baldintzak hobetzea sustatu da, administrazio-azpiegitura batzuk eraikita edo konponduta, gizon eta emakumeentzako lanpostuak sortuta (gaikuntza-prozesu baten ondoren), eta ekoizpen-prozesuetan emakumeak integratzea sustatuta eta bermatuta. Horrekin guztiarekin, Kubako biztanleen elikadura-burujabetza ahalbidetu dute, eta haien bizi-kalitatea hobetu .

Helburuko populazioa: Egitasmoaren zuzeneko populazio subjektua lau kooperatibetako 72 emakumek eta 434 gizonek osatu dute.

Emaitzak:
•    1. Emaitza: Nekazaritzako errendimendua handitu egin da egitasmoari lotutako lau kooperatibetan.
•    2. Emaitza: Kooperatiba horien abeltzaintzako garapena hobetu da.
•    3. Emaitza: Kooperatiben administrazio-kudeaketako gaitasuna handitu da.

Finantziazioa:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 489.014,00 €
Bertakoen ekarpena: 212.903,65 €
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 2.130,72 €

Gauzatze-aldia:
2011-2014