Cacocum eta Calixto García udalerrietako (Cuba) 9 kooperatibetako nekazaritza eta abeltzantza ekoizpenen areagotzea eta dibertsifikazioaren alde lan egiten.

“Cacomun eta Calixto Garcíako 9 kooperatibetako nekazaritza-ekoizpenaren areagotze eta dibertsifikazioa, beraien gaitasun tekniko-produktibo, antolaketarakoak eta kudeaketarakoak indartuz eta baita emakumeen lan eta gizarte baldintzak ere. III. Fasea.”

 

Laburpena: Proiektu hau, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzak babesturiko Holguin probintziako udalerriko kooperatibak indartzeko eginiko bi proiekturen jarriapena da. Eremu ezberdineko arazoei aurre egiten saiatzen da: gizarte arloan (elikadura arazoak, genero desberdintasunak, komunitaterako zerbitzuak…), ingurugiroan (lehorteak, kaltetutako lurrak, izurriak…) eta ekoizpenean (baliabide eta diru-sarrera falta, kaltetutako makinaria, trebakuntza eza, garraio eta merkaturatze arazoak…).

Oraingoan, helburu nagusia Cacocum eta Calixto García udalerrietako bederatzi kooperatibetako nekazaritza eta abeltzantza ekoizpenak areagotzea da, bertako langileen, komunitateko biztanleen eta inguruko biztanleen elikadura-burujabetza hobetzeko.

Gainera, genero ikuspuntuaren bidez, subjetu populazioaren baldintza sozialak eta lanekoak hobetzen saiatzen da, horretarako, azpiegitura administratibo eta produktiboak eraikiz eta erreparatuz; lanpostu berriak sortuz, batez ere, emakumeentzat; gaitasunei buruzko programa bat garatuz; eta emakumeen integrazioa sustatuz produkzio eta gestio prozesuetan; tokiko biztanleriaren bizi- kalitatea hobetzeko helburuarekin.

 

 

Subjetu biztanleria: proiektuko bederatzi kooperatibetako (4CPA eta 5 CCS) partaide diren 945 bazkidek (184 emakume eta 761 gizon), eta euren familiek osatuko dute. Kooperatibetako bazkideen %19,47a, emakumeak dira eta %80,53a, berriz, gizonak. Zentzu honetan, proiektu honek bereizketa positiboa bideratuko du bereziki emakumeei laguntzeko. Bazkide diren emakume kopuru baxua, landa inguruko faktore sozio-kulturalei dagokie (emakumearen etxeko rola, orain arte jasotako prestakuntza urria…) eta baita kooperatibetako funtzionamendu berari ere: CPA-tan, bazkide berri bat txertatzeko, “ad-hoc” enplegu iturri bat sortu behar da. CCS-tan, ekoizle bakoitza bere lursailaren jabe da, eta gehienetan, hauek gizonezkoen izenean egoten dira, beraz, beraiek izaten dira kooperatibetako bazkideak. Datu hauei buelta emateko, komunitateko emakumeak edota bazkideen emakumezko senideak materia ezberdinetan trebatzea proposatzen da, eta enplegu-iturri berrien sorrera bideratunahi da, lanpostu hauek emakume hauengana zuzenduz. Modu honetan, emakumeak bazkide izan daitezen lortu nahi da, ekoizpen prozesu nahiz kooperatibetako erabakiak hartzeko organoetan lagun dezaten. Gainera, beste 38 pertsona gehiagok osatuko dute subjetu biztanleria, izan ere, proiektuko ekintzen bidez, 38 lanpostu berri sortuko dira. Hauetatik, 28 postu emakumeek bete ditzaten bultzatuko da, sortutako postuen %74 a ordezkatuz.

 

Emaitzak:

1.Emaitza: Nekazaritza eta abeltzantza ekoizpen mailak igo eta dibertsifikatu dira kooperatibetan.

2.Emaitza: Kooperatiben antolaketa, administrazio eta kudeaketa gaitasunak hobetu dira beraien gaitasunak indartuz. Horretarako, ekoizleak, beren familiak eta komunitatea uztartu dira proiektuaren ekintzen iraunkortasuna bermatuz.

3.Emaitza: Emakumeen lan eta gizarte baldintzak hobetu dira kooperatibetan eta enplegu-iturri berriak sortu dira beraientzat, emakumeen bazkide kopurua eta hauen erabaki boterea handitzeko.

 

 

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 519.763,79€
Tokiko ekarpena: 134.998,19€
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 2.016,00€

Proiektuaren aurrekontua guztira: 656.777,98€

Gauzatze- aldia: 2015- 2018