Perun, Erakundeak eta Gobernu Lokalak elkarlanean.

pro3 1000


“Tokiko elkarteek eta gobernuek eraginkortasunez kudeatzen dituzte baliabide naturalak eta ekoizpenekoak, eta aukera-berdintasuna sustatzen dute Caravelíko (Peru) gizonen eta emakumeen artean.”

Laburpena: Egitasmo hau 2007an hasitako prozesu baten IV. fasea da, eta Caravelí probintziako (Arequipa departamentua, Peruren hegoaldea) hiru barrutitan garatuko da: Chaparra, Quicacha eta Huanuhuanu. Ekoizleen elkarteak indartu nahi dira, komunitateetako lider bihur daitezen. Tokiko gobernuekin ere lan egiten da, baita inguruko ekoizpen-elkarteekin eta ureztatzaileen elkarteekin ere, dauzkaten baliabide naturalak eta ur-baliabideak eraginkortasunez kudea ditzaten; eta emakumeak ere dinamika ekonomikoetan, sozialetan eta lanekoetan sartzea bultzatzen da, diru-sarrerak izan ditzaten, horrela, independentzia eta autonomia handiagoa izateko eta parte-hartzea eta erabakimena berriro baloratzeko.  

Hona hemen egitasmoaren estrategia nagusiak: gaikuntza eta prestakuntza, nola biztanleak hala tokiko gobernuak ingurumenaren problematikaz sentsibilizatzea, ekoizpen-elkarteekin lan egitea haiek indartzeko, eta emakumeek eta gizonek aukera berdinak izatea. Hori guztia lortzeko, emakumea esparru guztietan sartzea sustatzen du.

 

Helburuko populazioa: hiru barrutietako ekoizleak (94 emakumeak, eta 135 gizonak). Horietatik, 70ek paltak ekoizten dituzte; 87k, udareak; 32k, olibak; eta 40k, mahatsa. Guztira, beraz, 229 pertsona.

 

Emaitzak:
1. Emaitza: Fruta-ekoizleek beren produktu fresko eta prozesatuen kalitatea eta aurkezpena hobetu dute, eta murriztu egin dira ekoizpen-kostuak.
2. Emaitza: Bost ekoizpen-elkartek kudeaketa- eta eragin-ahalmena eta erlazionatutako merkataritzako jardunbideak hobetu dituzte, eta egituretan genero-ekitatearen irizpideak integratu dira.
3. Emaitza: Ureztatzaileen elkarteetan, gero eta emakume gehiago dago, eta hobetu egin dituzte ura modu jasangarrian kudeatzeko eta erabiltzeko gaitasunak, baita tokiko gobernuetan eragiteko ahalmena ere.

 

Finantziazioa:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 466.617,60€
Tokiko ekarpena: 208.634,89 €
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 2.146,78 €
Egitasmoaren aurrekontua, guztira: 677.399,27€

Gauzatze-aldia:
2012-2015