Gehituk, Ikuspek eta Mugen Gainetik Elkarteak Aniztasun Hezkuntzarako

gida didaktikoa landu dugu

Gehituk, Ikuspek eta Mugen Gainetikek Aniztasun Hezkuntzarako gida didaktikoa landu dugu

Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek elkarrekin Aniztasun sexuafektiboa eta genero aniztasunaren inguruan tailerrak garatu ahal izateko Unitate didaktiko bat garatu eta argitaratu dugu. 

Lana garatzeko Ikusperen laguntza izan dugu. 


 

 

 

Unitate didaktiko hau Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkarteak antolatu eta ikastetxetan egindako aniztasun afektibo-sexualean hezteari buruzko prestakuntza-tailerretan oinarrituta dago.

Hezkuntza ez formalean (udalekuak, aisialdia, kirol-elkarteak, eskaut taldeak, guraso-elkarteak...) diharduten dinamizatzaileei zuzenduta dago, tailerrak garatzeko laguntza gisa erabili dezaten.

Unitatean aipatutako dinamika batzuk egin ahal izateko material osagarria (bideoak, fitxak, txantiloiak...) webgune honetatik deskargatu daitekeen eta sortzen diren material berriekin osatzen joango garen eranskin batean eskaintzen dugu. Bestalde, dokumentuaren bukaeran, aniztasun afektibo-sexualaren eta genero identitatearen inguruko hitz eta kontzeptuen glosario zabal bat aurkitu daiteke.

Jaitsi HEMEN Unitate Didaktikoa


Eranskina