“Giza eskubideak defendatzeko eskubidearen alde:defendatzaileen babes osoa El Salvadorren eta Guatemalan”

 

Laburpena: Proiektu horrekin, defendatzaileak erabat babesten lagundu nahi da, Iniciativa Mesoamericana de Defensoras ekimenaren jarduna indartuz; El Salvador eta Guatemalako giza eskubideen defendatzaileentzako babes osoko sistemara bideratuz estrategiak, denboran iraungo duen ikuspegi feminista batetik; tokiko gaitasunak hobetuz; sareak antolatuz; segurtasun-aukerak eskainiz; lurraren, lurraldearen, LGTBI kolektiboaren eta eskubide sexualen eta ugalketa-eskubideen defendatzaileen berariazko egoera ezagutaraziz; eta judizialki eta erakunde artean eragina izateko ekintzak sustatuz.Eskualde-mailako zazpi sarek eta nazio-mailako bik hartuko dute parte ekintzetan; justizia-operadoreak, Estatuko erakundeak, tokiko gobernuak eta giza eskubideen nazioarteko erakundeak inplikatuko dituzte ekintza horiek.

 

Xede-biztanleria: Bi herrialdetako defendatzaileekin garatuko da proiektua: Guatemala eta El Salvadorreko defendatzaileekin, hain zuzen ere.Guatemala Ipar-ekialdean:Petén eta Alta Verapaz departamenduak; Mendebaldean:Quiché, Huehuetenango, Quetzaltenango eta Sololá departamenduak; eta Hego-erdialdeko Sarea:: Guatemala, Chimaltenango eta Escuintla departamenduak.El Salvadorren kasuan, honela banatuta daude sareak; Metropolialdeko Sarean:San Salvador Metropolialdeko 14 udalerri; Cuscatlán:departamenduko 16 udalerri; Mendebaldean:Sonsonate, Ahuachapán eta Santa Ana departamenduak; Ekialdean:Usulután eta Morazán departamenduak.Eskualde-mailako 7 saretan taldekatuta daude defendatzaileak (hiru Guatemalan eta lau El Salvadorren), nazio-mailako bi sarerekin.

 

Erakundeek planteatzen dute ezaugarri nagusitzat emakumeen eskubideen, natura-ondasunen eta bizitzaren beraren defentsarako konpromiso pertsonal eta politiko irmoa duten emakumeak direla giza eskubideen defendatzaileak; beren segurtasun pertsonal eta kolektiboko baldintzak aurkezteko eta eskubideen defentsak beren osasun fisikoa eta emozionala arriskuan jar ez dezan edo heriotza ekar ez diezaien antolatzen dira, eta arriskuen dauden Giza Eskubideen defendatzaileen aldeko ekintzak babesteko eta beren gaitasunak indartzeko gaitasunak garatzen dituzte.Eskualde-mailako zazpi saretako eta nazio-mailako bi saretako 260 emakume defendatzailerekin lan egingo da, bai eta El Salvadorreko 50 justizia-operadorerekin ere, horietatik erdiak emakumeak eta beste erdiak gizonak.

 

Emaitzak:

1.E.Giza Eskubideen defendatzaileen Guatemala eta El Salvadorreko eskualde-mailako zazpi saretako eta nazio-mailako sare bateko 80 emakume defendatzailek erasotako Giza Eskubideen defendatzaileak babesteko, legeari eta alderdi psikosozialari dagokionez laguntzeko eta kasuok sistematizatzeko gaitasunak garatu dituzte, haiek babesteko eta beren segurtasunerako.

2.E.Eskualde-mailako zazpi sare eta nazio-mailako bi sare indartu egin dira nazio-mailan eta Erdialdeko Amerika mailan antolatu izanari esker; era horretan, eraginkorragoak dira lurraren, lurraldearen, LGTBI kolektiboaren eta eskubide sozialen eta ugalketa-eskubideen defendatzaileen berariazko zaurgarritasunari baterako erantzuna emateko duten gaitasunari dagokionez, IMDren bitartez.

3.E. Guatemala eta El Salvadorreko giza eskubideen defendatzaileen Eskualde-mailako Zazpi Sarek eta Nazio-mailako bi Sarek segurtasuneko, auto-babeseko, arreta psikosozialeko eta lege arloko arretako bestelako aukerak erabiltzen dituzte; era horretan, murriztu egiten da egiten duten lanagatik duten arrisku pertsonala eta erakunde-arriskua.

4.E.Politikoki eragiteko estrategia bat garatu da, El Salvadorren eta Guatemalan giza eskubideen defendatzaileak babesteko erakunde arteko tresna juridikoak eta koordinazio-tresnak onartu eta ezarri ditzatela eskatzeko.

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 489.862,68 €

Tokiko ekarpena: 318.264,25 €

Proiektuaren aurrekontu osoa:808.126,93 €

Egikaritze-epealdia:2017-2019

Harrerako erakundea: Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de DDHH