Quetzaltenango-ko (Guatemala) produktoreek genero-berdintasunaren..... 
 

Quetzaltenango-ko 4 udalerritako produktoreek genero-berdintasunaren arloko eta ahalduntze ekonomikoaren arloko gaitasunak eta eragin sozial eta politikoa izateko gaitasunak indartu dituzte eta, hartara, euren eskubideen defentsa eta bermea ahalbidetu dute”.

 

Laburpena: proiektu honen helburua nekazari indigenen eskubideak defendatzea eta bermatzea da eta, horretarako, Quetzaltenango departamentuko 7 udalerritako landa-arloko 10 elkartetan eta Sololá departamentuko Sololá herriko elkarte batean gobernantza eta elkartegintza jasangarria eta ekitatiboa indartu dituzte.Hortik abiatuta, antolamendu-egitura sendoak finkatuko dituzte nekazaritzako eta abelazkuntzako ekimen ekonomikoak ezartzeko emakumearen ahalduntze ekonomikoaren esparruan, diru-sarrerak izan ditzaten merkataritza-aliantza formal, egonkor eta errentagarriak ezarrita; izan ere, aliantza horiei esker, ekimen horiek jasangarriak izango dira denboran eta 500 familiaren bizi-kalitatea hobetzeko lagungarri izango dira.Horrekin batera, tokiko gobernuaren egiturak sentsibilizatu egingo dira emakumeen parte-hartzea eta lidergoa sustatzeko asmoz, eta ingurumenaren jasangarritasuna ahalbidetuko duten prozesuak ezagutu, zuzendu eta kudeatuko dituzten egitura komunitarioak sustatuko dira.

 

Xede-biztanleria: xede-biztanleria tokiko 10 elkarte dira, Cabricán, Cantel, Huitán, Palestina de los Altos, Quetzaltenango eta Sololá herrietakoak.

Sei elkarte mistoak dira, eta beste laurak emakumeenak.Elkarte mistoetako batean emakumeen parte-hartzea oso txikia da nahiz eta baduten euren espazioa; hala ere, proiektuaren erronketako bat izango da esku-hartzea amaitzean elkarte horietako kideen % 25, gutxienez, emakumeak izatea.

Emakumeen elkarteen barruan, haiek dira zuzendaritza-organoetako kide eta antolamendu-prozesu guztiak bideratzen dituzte.

Elkarte mistoen barruan, Zuzendaritza Batzorde gehienetan gizonak dira nagusi; emakumeak batzordekide izan ohi dira.Erabakiak hartzeko postuetan ez dauden arren, zuzendaritza-batzordeen barruan emakumeak egotea aldaketaren adierazlea da, eta horrek fruituak eman ditzake eta joera hori indartu egin daiteke.

Xede-biztanleriak badu esperientzia produkzioan, udalerrian parte hartzeko guneetan izen ona lortu du, gizonen eta emakumeen arteko botere-harreman ekitatiboak eratzeko prozesuak abiarazi ditu, eta beren bizibideei eusteko ingurumenaren jasangarritasuna oso garrantzitsua dela konturatu dira.

 

Emaitzak:

E.1.Produktore txikien landa-eremuko 10 elkartetako (6 mistoak eta 4 emakumeenak) 10 zuzendaritza-batzorderen antolamenduko eta administrazioko gaitasunak indartu dira, eta emakumeen inplikazioa eta lidergoa ahalbidetu dira.

E.2.Produktore txikien landa-eremuko 10 elkarte produkzio-jarduera errentagarriak eta ingurumenari kalterik eragiten ez dioten jarduerak garatzen ari dira, eta emakumeen parte-hartzea sustatu eta/edo indartu dute, baita emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman ekitatiboak ere.

E.3.Produktore txikien landa-eremuko 10 elkartetako ekimen ekonomikoen produkzioa formalki merkaturatzen da tokiko eta nazioko balio-kateetan parte hartuta, eta kalitate-estandarrak eta ingurumenaren kudeaketa egokiaren estandarrak ezartzen dituzte epe luzeko merkataritza-harremanak finkatzeko, merkatu egonkorren eta errentagarrien dinamiken bitartez, landa-eremuko produktore txikien eskubideekiko errespetuaren esparruan.

E.4.7 udalerritako produktore txikien landa-eremuko 10 elkarteek (6 mistoak eta 4 emakumeenak) gaitasunak hobetu dituzte, ingurumenaren jasangarritasunaren eta elikadura-burujabetzaren mesederako kudeaketa-agendak, intzidentzia eta aliantzak ezartzeko gaitasunei dagokienez, betiere genero-berdintasunaren ikuspegitik begiratuta.

 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 299.044,51€

Tokiko erakundea eta xede-biztanleria: 85.289,58 €

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 384.333,73€

 

Egikaritzea:

2016-2018

 

Tokiko Bazkidea:ADAM (Asociación de Desarrollo Agrícola y Empresaria)