Guatemalako Quetzaltenango Udalerri eta Departamenduko Palajunoj Haranean ikuspegi agroekologikoko ereduzko lursail bat ezartzea”

 

Laburpena: Ekoizpen agroekologikoko sistemen sustapenaren barruan sartzen da proposamena, balio-katearen eta generoaren ikuspuntutik; proposamena da ereduzko lursail agroekologiko bat ezartzea esperientzia erakusgarri gisa, landa-eremuko maila txikiko ekoizleen gaitasunak eta trebetasunak indartzeko eta, ondorioz, haien ekoizpen-unitateak hobetzeko eta natura-baliabideak kontserbatzeko.

Proposamenak, gainera, ekoizpen agroekologikoari balioa gehitzeko ekintzak ere jasotzen ditu emakumearen ahalduntze ekonomikoari laguntzeko eta produktu agroekologikoen tokiko merkatuetan sartzeko bidea errazteko estrategia gisa, hori izango baita beren bizibideak hobetzeko eta ekintzaren iraunkortasuna lortzeko funtsezko faktorea. Inguruko hainbat eragilerekin aliantzak garatzeko eta antolatzeko osagai garrantzitsua ere badu proiektuak, ezarpena errazteko mekanismo modura, bai eta ekintzari jarraitutasuna emateko, eta ekintza hazteko eta hedatzeko ere.

Xede-biztanleria: 63 emakume eta 42 gizon ekoizle txiki indigena nekazarik, Plataforma de Economía Solidaria y el Colectivo Orgánico de Occidente deritzon plataforma osatzen duten garapen jasangarriarekin lotutako erakundeetako 12 emakume eta 18 gizon teknikarik, eta unibertsitate nazional eta pribatuetako Agronomia fakultateko ikasle diren 12 emakume eta 18 gizonek osatzen dute proiektu honen xede-biztanleria. Hau da, ekoizpen agroekologikoko prozesuekin lotutako 87 emakumek eta 78 gizonek, guztira. Zeharka, baina, 1.020 lagunengana iritsiko da proiektua.

Emaitzak:

R.1. Ekoizpen agroekologikoko prozesuak garatzeko eta, salmentarako landareak prozesatuta eta prestatuta, balioa gehitzeko prozesuak garatzeko ezagutzak, teknologiak eta metodoak eskaintzea ahalbidetuko duen azpiegitura produktiboa dute, emakumeen ahalduntze ekonomikoaren ikuspuntutik, batez ere landa-eremuko ekoizle txikien mailan.

R.2.Ekoizpen agroekologikoari eta landareen prozesamenduaren bitartez balioa gehitzeari buruzko prestakuntza-prozesuak garatzea ahalbidetzen duen gaikuntza-programa bat ezarrita, emakumearen ahalduntze ekonomikoari arreta berezia jarrita, haren finantza-autonomia bultzatzeko.

R.3. Ereduzko lursailean hasita daude barazkien ekoizpen agroekologikoarekin eta merkaturatzearekin, bai eta ekoizpen agroekologikoari buruzko ezagutzak eta teknologiak transferitzen ere, emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emanez.

Finantzazioa:

Ordiziako Udala: 10.162,76 €

Andoaingo Udala: 6.997,65 €

Irungo Udala: 11.389,71 €

Hondarribiko Udala: 5.300,00 €

Tokiko erakundea eta xede-biztanleria: 13.706,95 €

Proiektuaren aurrekontu osoa: 47.557,07 €

Egikaritze-epealdia: 2018

Tokiko bazkidea: ADAM (Asociación de Desarrollo Agrícola y Microempresarial)