“Guatemalako goi-lautadaren mendebaldeko 9 emakume-

                                   erakunderen ahalduntze sozio-ekonomikoa”

 

Laburpena: Guatemalako goi-lautadaren mendebaldekoak diren eta 9 elkartetan antolatuta dauden 240 landa-emakume indigenen ahalduntze sozio-ekonomikoa sustatzera bideratuko da proiektua eta, horretarako, beren antolakuntzako, ekoizpeneko, merkataritzako eta eragiteko gaitasunak indartuko dira, autonomoago izan daitezen beren eskubide politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak defendatzeko ekintzak beren kabuz bultzatzeko. Era berean, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekimenekiko zirkuitu ekonomiko solidarioak antolatzea bultzatuko da, emakumeen barne-ekonomia dinamizatzeko eta bidezko merkaturatze-bideak sortzeko mekanismo gisa, emakume ekoizleen eskubideak aintzat hartu eta beren independentzia sozio-ekonomikoan aurrera egin dezaten. Zentzu horretan, aliantza publiko, pribatu eta akademikoak egitea sustatuko da, hala nola eragin-plataformei atxikitzea ekonomia solidarioa eta emakumeen eskubideak sustatzeko. Aliantza horiek ekintza estrategikotzat hartuko dira proiektuaren osteko prozesuaren jarraipena egiteko jasangarritasun-baldintzak sortzeko.

 

Xede-biztanleria:  9 erakundetako 240 emakume, emakumeen bikotekide diren 72 gizon, COCODEetako 56 agintari komunitario, eta Estatuko eta Unibertsitateko erakundeetako ordezkariak eta betebeharren titular delegatuak diren 30 lagun.

 

Emaitzak:

1E. Landa-eremuko 9 erakundetako eskala txikiko 240 emakume indigena ekoizlek beren erabakiak hartzeko, antolakuntzako, mikroenpresetako eta ingurumeneko tresnak, ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak indartu dituzte eta, horri esker, beren autonomia eta autoestimua sendotu, beren erakundeen jasangarritasuna bultzatu eta nekazaritza ekologikoranzko bidea egin dezakete.

2E. Lehendik dauden 7 ekoizpen-ekimenen (nekazaritzakoak 4, abeltzaintzakoak 2 eta prozesamenduko 1) eta 3 ekimen berriren (txerrien ekoizpeneko 2 eta hornigaien ekoizpenekoa, hau da, kontzentratuak, zizare-konposta eta ongarri foliar organikoak) ingurumena errespetatuko duten ekoizpen-prozesu (erregistroa, trazabilitatea eta kalterik ez egitea) errentagarrien antolamendua finkatu da. Horretarako, zirkuitu ekonomiko solidario bat (hornidura-katea–azken produktua) egituratu da, nazioko eta nazioz gaindiko merkataritza-katean formalki saldu ahal izan dezaten, bidezko merkatuen eta merkatu solidarioen dinamiken bitartez, eskala txikiko emakumezko landa-ekoizleen eskubideak errespetatuko dituen esparruan.

3E. Emakumeen 9 erakundeek mugimendu feministaren eta ekonomia solidarioaren nazioko eta nazioarteko sareekin egituratutako mugimendu sozial bat eratzea lortzen dute, eta horrek haien baldintzak eta eragiteko gaitasunak indartzen ditu, sentsibilizatzeko eta sustatzeko ekimenen eta betebeharren titularren aurrean babes soziala eskatzeko ekimenen bitartez, eta aliantzak ezarri dituzte beren eskubideen defentsa, genero-ekitatea eta garapen komunitarioa sustatzeko, betiere gizartearen nahiz generoaren arloetako desparekotasunen arraila murrizten eta ingurumen-egoera hobetzen laguntzeko.

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 474.600,07€

Toki-ekarpena:  119.511,44€

Proiektuaren aurrekontu totala: 594.111,51€

Egikaritzapena: 2021-2023

Lankidea: ADAM (Asociación de Desarrollo Agrícola y Microempresarial)