Giza Eskubideen Defendatzaileen babeserako sareak indartzen Guatemalan.

pro6 1000
 

“Giza eskubideen defentsariak babesteko sareak indartzea Quetzaltenango, El Quiché, Huehuetenango, San Marcos eta Sololá departamentuetan.”

Laburpena:
Funtsean, egitasmoak bi helburu ditu: batetik, giza eskubideen defentsariak babesteko sareak osatzea eta indartzea; eta, bestetik, defentsariak babesteko neurriak eta defentsarientzako neurri espezifikoak hobetzeko ekintzak ezartzea. Horretaz gain, agerian jarri nahi da zein egoeratan bizi diren defentsariak herrialdean, eta kanpainak sustatu dira bertako eta nazioko hedabideetan, defentsarien lanari dagokionez. Egitasmoak herrialdearen mendebaldean jarri du arreta; hain zuzen ere, El Quiché, Huehuetenango, San Marcos, Quetzaltenango eta Sololá departamentuetan. Haien kokapen geoestrategikoa dela-eta, bat datoz interes pribatuekin, bai nazionalekin, bai transnazionalekin, eta azken urteotako krimen antolatuak areagotu egin ditu zenbait jarduera (pertsonen trafikoa, kontrabandoa, narkotrafikoa, etab.) eta, ondorioz, arriskuan jarri da defentsarien segurtasuna.

Helburuko populazioa: Giza eskubideen defentsariak, giza eskubideen hainbat arlotan lanean dihardutenak, besteak beste, laguntzaileak, ingurumena, nekazariak, garapena, orientazio sexualeko aniztasuna, ikasleak, gobernua, indigenak, justizia, emakumeak, haurrak eta gazteak, kazetaritza, erlijioa, apaizak, maiak, sindikatuak, memoria eta egia. Egitasmoaren helmugako populazio zuzena gutxi gorabehera 3.010 pertsonakoa da, hots, Quetzaltenango, El Quiché, Huehuetenango, San Marcos eta Sololá departamentuetako liderrak. Kide gehienak Maya Mam, Popti’, Q’anjob’al, Chuj, Akateco, Awakateco, Chalchiteko eta K’iche’ herrietakoak dira.

Emaitzak:
1. Emaitza: Giza eskubideen defentsariek segurtasun- eta babes-plan eguneratuak dituzte, eskubideen defentsarekin erlazionatutako jarduerak garatzeko.
2. Emaitza: Giza Eskubideen Defentsariak Babesteko Sare aktiboa, bai udaletan, bai eskualdean, eragiteko ahalmena duena.
3. Emaitza: Agerian jarri da herrialdeko mendebaldean dauden giza eskubideen defentsarien egoera, bai nazioak bai munduko gainerako herrialdeek ezagut ditzaten giza eskubideen defentsarien aurkako eraso nagusiak.
4. Emaitza: Giza eskubideen defentsariek defentsarien sare nazionala eratu dute eta, haren bidez, ekintza espezifikoak finkatzen dituzte udaletan egiten duten lana indartzeko. Sarera kidetutako emakumeak modu aktiboan esku hartzen dute komunitatean edota departamentuan parte hartzeko espazioetan, garapen-kontseilu komunitarioen (COCODE) eta garapen-batzorde departamentalen (CODEDE) bidez.

Finantziazioa:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 361.316,77 €
Bertakoen ekarpena: 90.962,86 €
Gauzatze-aldia:
2012-2014