Giza Eskubide Defendatzaileen babeserako sareak Guatemalako ekialdeko eskualdean.

 

Giza Eskubide Defendatzaileen babeserako sareak indartzea Guatemalako ekialdeko eskualdean.

 

Laburpena: Funtsean, egitasmoak bi helburu ditu: batetik, giza eskubide defendatzaileak babesteko sareak osatzea eta indartzea; eta, bestetik, defendatzaileak babesteko neurriak eta konkretuki emakume defendatzaileak babesteko neurri espezifikoak hobetzeko ekintzak ezartzea.Segurtasun planak ezartzeko gaitasunak sustatuko dira eta kriminalizatuak izan diren defendatzaileen kasuei lege jarraipena mango zaie. Horrez gain, agerian jarri nahi da defendatzaileen egoera herrialdean, eta horregatik, defendatzaileen lanari lotutako zenbait kanpaina sustatuko dira tokiko eta nazio mailako hedabideetan. Egitasmoa herrialdeko ekialdean kokaturiko Zacapa eta Chiquimula departamenduetan bideratuko da eta haien kokapen geoestrategikoa dela eta, bat datoz estatu malako nahiz nazioarteko interes pribatuekin. Hauek, kanal lehor bat eraikitzeko megaproiektuak bultzatzen saiatu dira, ur nahiz baso baliabideak ustiatuz. Eskualde honek estatuko mugan kokatua egoteagatik beste zenbait arazo pairatzen ditu, hala nola, pertsonen trafikoa, drogak edota narkotrafikoa, Guatemalako errepublikako zenbait puntutan indarra duten antolatutako krimen taldeek bultzatuta.

 

Subjetu biztanleria: Subjetu biztanleria Nuevo Día erakundea osatzen duten 60 elkarteko kideek osatzen dute, komunitate bakoitzeko bataz beste 90 pertsona (5.400 pertsona) dira erakundeko ekintzetan parte-hartzen dutenak. Herrialdeko ekialdeko eskualdea orokorrean mestizoa da, hala ere, badira Chortí etniako biztanlerak ere, beren tradizio, hizkuntza eta bizimoduak mantentzen dituztenak. Hala ere, giza eskubide defentsa indartzeak inuguruko biztanleria osoan izango du eragina, izan ere lurraldearen defentsak eskualde osoari eragiten baitio. Beraz4000 onuradunetara irits daiteke egitasmoaren eragina.

 

Emaitzak:

1.Emaitza: Herrialdearen ekialdeko eskualdekoNuevo Día eta ILUGUA erakundetako 25 elkarte indartu dira; arriskuen kudeaketarako, segurtasun neurrietarako, trebatze prozesu eta lege bidezko babesa eskaintzeko tresnen bidez.

2.Emaitza: Herrialdearen ekialdeko eskualdeko 60 defendatzailek, aktibo mantentzen den eta sare nazional eta mesoamerikarrarekin harremanetan dagoen eskualdeko defendatzaileen sarea jarri dute martxan. Sare honek tokiko defendatzaileen ekintzak sustatzen ditu eta genero indarkeria nahiz ingurugiroaren defentsan du eragina.

3.Emaitza: Atake bat sufritu eta Larrialdi Programak arreta eskaini dien 36 emakume eta 24 gizon defendatzailek, giza eskubideen defentsaren lanarekin jarraitzen dute.

4. Emaitza: Herrialdearen ekialdeko eskualdeko giza eskubide defendatzaileen egoera azaleratu da, bai nazio mailan baita nazioartean ere Guatemalako giza eskubide defendatzaileen aurkako eraso nagusien berri izan dezaten.

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 471.521,91 €
Tokiko ekarpena: 118.198,25 €
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 1.008,00 €

 

Gauzatze- aldia: 2014-2016