Giza eskubideen defendatzaileentzako babes-sistema jasangarria Guatemalako


Giza eskubideen defendatzaileentzako babes-sistema jasangarria Guatemalako ekialdean eta mendebaldean”

 

Laburpena: giza eskubideen defendatzaileentzako babes-sistema bat sortzea, herrialdeko 4 departamentutan; sistema horretan, giza eskubideak defendatzen dituzten 840 lagunek modu aktiboan parte hartuko dute eskualde horietako, gutxienez, 150 tokitan. Babes-sistema hori 3 zutabetan oinarrituko da:i) profesionalizazioa, 25 sustatzaileri prestakuntza integrala emango dien curriculum espezializatuaren bitartez; ii) babes-sareak sendotzea. Sare horiek babeserako estrategia tekniko politikoak garatuko dituzte, besteak beste, emakumeen sare espezifikoak, genero-indarkeriari aurre egiteko estrategiak bultzatuta; eta iii) intzidentzia eta zabalkundea bultzatzea, egoera zein den ezagutarazteko eta nazioko eta nazioarteko komunitateak babes politikoa emateko bideak ahalbidetzeko.

 

Xede-biztanleria: gaikuntza-prozesuan parte hartuko duten 30 elkarteetako kideak izango dira zuzeneko xede-biztanleria. Era berean, sareen hiru mailetako bakoitza osatzen duten pertsonak ere izan daitezke xede-biztanleria, dela lehen deskribatu dugun gaikuntzarako guneko kide edo partaide izanik, dela beste elkarte batzuetakoak.

 

Emaitzak:

E.1.Giza eskubideen defendatzaileak modu integralean indartzeko eredu bat sortu da; horretarako, segurtasun-arloko sustatzaileentzat curriculum espezializatua abiarazi da, betiere curriculum horrek goi-mailako heziketako erakunde baten abal akademikoa izanik, eta lege bidez lagun egiteko edo lagun-egite psikosozialeko jardunbide berriak ere ahalbidetu dira, tokiko elkarteetatik.

E.2.Defendatzaileen Sare Nazionalaren gaitasunak indartu dira eta Sustatzaileen Sare Nazionala sortu da, babes-eredu berriekin, genero- eta etnia-ikuspegitik begiratuta eta nazioko eta nazioarteko komunitatearen aurrean proiekzio eta ikusgaitasun handiagoa duela ingurumenari egindako erasoei dagokienez.

E.3.Guatemalako emakume defendatzaileen Sare Nazionala finkatu da, kudeaketa politikorako gaitasuna eta emakumeen aurkako indarkeria nahiz eraginpean hartzen dituzten ingurumen-kalteak salatzeko gaitasuna indartuta duela; sare horrek eduki berriak ditu, lidergoak finkatuak eta Erdialdeko Amerikako eskualdean aplikatzeko moduko autozaintzako eta babeseko metodologiak bere egin ditu.

E.4.Giza eskubideen defendatzaileak nazio osoan zer nolako egoeratan dauden agerian geratu da, UDEFEGUAko egiaztatzaileek, Defendatzaileen Sare Nazionalak eta Segurtasuneko sustatzaileen Sareak bildutako informazioaren bitartez; hartara, nazioko eta nazioarteko komunitateak izango du giza eskubideen sektore horren aurka gertatzen diren eraso/oldarraldi nagusien berri eta babes politikoko elementu bihurtuko da.

 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 424.289,80€

Tokiko erakundea eta xede-biztanleria: 106.961,89€

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 531251,69€

 

Egikaritzea:

2016-2018

 

Tokiko Bazkidea:UDEFEGUA (Unidad de Defensores y Defensoras de Derechos Humanos de Guatemala)