"Giza Eskubideak defendatzen dituzten pertsona, erakunde eta

                                         komunitateen babes osoa Guatemalan"

Laburpena: Proiektuak Guatemalako giza eskubideen defendatzaileen erabateko babes-sistema bat finkatzea du helburu. Giza eskubideak defendatzen dituzten pertsona, erakunde eta komunitateak trebatuta Florentín Gudiel Giza Eskubideen Defentsarako Eskolan eman beharreko prestakuntzaren bitartez, eskualdeko giza eskubideen defendatzaileentzat egiaztagiri akademikoa eta prestakuntzako metodologia presentzial eta birtualak eskainita. Era berean, Babes Sareak indartuko dira, bereziki Emakume Defendatzaileen Sare Nazionala –89 erakunde eta komunitate biltzen dituzte–, babes-mekanismoak eskatzeko eta Giza Eskubideen Defendatzaileen aurkako delituen salaketak eta adierazpenak egiteko.  Gertatutako erasoen erregistroak egiaztatuko ditu UDEFEGUAk, eta urteko egoera-txostenetan sartuko dira, baita kanpainetan eta sare sozialetan zabaldu ere, tokiko ekintzak globalekin lotzea ahalbidetuz, nazioko eta nazioarteko erakundeen eta erabaki-hartzaileen aurrean eraginez.

 

Xede-biztanleria:  Giza eskubideen 1.146 defendatzaile (876 emakume, 225 gizon eta 45 pertsona ez-binario), Giza Eskubideak defendatzen dituzten 89 erakunde eta komunitate indigenetako kide direnak eta, aldi berean, 3 babes-saretan antolatuta daudenak: K 'at Sarea, Sustatzaileen Sarea eta Emakumezko Defendatzaileen Sare Nazionala.

 

Emaitzak:

1E. “Florentin Gudiel” Giza Eskubideen Defentsarako Eskola sendotu eta indartu da, genero-ikuspegitik eta kulturanitzeko ikuspegitik begiratutako babes integralean; Giza Eskubideen defendatzaileei zuzenduta dago, eta Diplomatura erdi-presentzialeko 6 promozio trebatu ditu eratuz (horietako 2 emakume defendatzaileekin soilik), baita beste 3 promozio ere online Diplomaturan, 2 une presentzialekin. Horiei esker, 90 defendatzailek banakako eta taldeko defentsa eta babesa indartu ditzakete, beren burua eta beren erakundeak erabat babesteko tresnak eta metodologiak eskuratu baitituzte.

2E. Guatemalako Emakumezko Defendatzaileen Sare Nazionala eta K 'at Sareko emakumeen sektorea indartu egin dira, kudeaketa politikorako gaitasunari dagokionez eta emakumezko defendatzaileen aurkako indarkeria eta ingurumenaren defentsak eragindako kalteak salatzeko gaitasunari dagokionez; horrela, bada, eragin politikoa izaten dute emakumezko defendatzaileen aurkako erasoen maiztasunari eta motari buruzko jakinarazpen publikoen eta posizionamenduen bitartez, Estatuko babes-mekanismo bat eskatzen dute CIDHaren epai bat eta Escazúko Akordioa hartuta oinarri, eta prebentzioari, babes-neurriei eta erasoei erantzuteko metodologia zabaltzen dute.

3E. 2 babes-sareren (Kat sarea eta Sustatzaileen Sarea) parte-hartzea eta eragin-maila indartu da, giza eskubideen defendatzaileak babesteko politika publikoa eta beste tresna batzuk onartzeari eta abian jartzeari dagokienez, etorkizuneko erasoei aurrea hartzeko eta giza eskubideen defentsa legitimatzeko bidetzat.

4E. UDEFEGUAk bere antolamendu-gaitasunak indartu ditu kudeaketa-sistema integratu bat ezarrita; sistema horri esker, defendatzaileak defendatzeko egiten duten lana eta eragin politikoko, komunikazioko eta sentsibilizazioko estrategiak indartu dituzte, giza eskubideen defendatzaileak babesten eta defendatzen eragin handiagoa izatearren.

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 527.061,80€

Toki-ekarpena: 132.987,12€

Proiektuaren aurrekontu totala: 660.048,92€

 

Egikaritzapena: 2021-2023

 

Lankidea: UDEFEGUA