Garapenerako alternatiba bidezko eta sustangarriak bultzatzen Guatemalako indigena eta nekazal komunitatetan.

pro7 1000
 

“Guatemalako hegoaldeko indigenen eta nekazarien komunitateetan garapen bidezkoa eta jasangarria lortzeko aukerak sustatzen, lurrak eta basoak modu kolektiboan hartzean eta kudeatzean oinarrituta”.

Laburpena: Tokiko prozesuak indartzea proposatzen da, aurrera jarraitzeko eta erreferentziak sortzeko, erabat eta legez aintzatets daitezen indigenen komunitateetan, bai eskubide kolektiboak, bai lurrak eta basoak izateko eskubideak, baita baliabide naturalak, garapena eta komunitate-bizitzako beste arlo batzuk antolatzeko eta kudeatzeko berezko moduak ere. Horren harira, komunitateetan tokian tokiko arauak prestatu eta adostu nahi dira, hainbat elementu denek erabiltzeko eta kudeatzeko (hots, basoak, ur-iturriak eta beste ondasun komunitario batzuk), emakumeen behar estrategikoak kontuan hartuko direla bermatuta. Amaitzeko, nekazaritza eta abeltzaintzako eta basogintzako ekoizpena dibertsifikatu nahi da, baita partzelako eta patioko ekoizpenean antzina erabiltzen ziren zenbait espezie eta ohitura berreskuratu ere. Hori guztia egiteko, kontuan izan behar da emakumeek zailtasunak dituztela sortutako baliabideak modu ekitatiboan lortzeko; hala, estrategia bat proposatzen da, baliabideak modu ekitatiboan lortu eta kontrolatuko direla ziurtatzeko.

Helburuko populazioa: Proiektuaren helburuko populazioa nekazarien sei komunitatek osatzen dute, nagusiki indigenak; beste populazio batzuk bezala, komunitate horiek Guatemalara itzuli dira, hain zuzen ere, hegoaldeko kostara, gerra zibilean inguruko herrialdeetara (bereziki Mexikora) ihes egin behar izan baitzuten (gerra zibilari 1996ko bake-akordioek eman zioten amaiera). Sei komunitate horietan, gehienak maiak dira, Mam, Popti’, Q’eqchi, Q’anjob’al eta K’iche’ herrietakoak.

Emaitzak:
1. Emaitza: Guatemalako estatuko nekazaritza-erakundeek onartu egin diete indigenen eta nekazarien komunitateei eskubide kolektiboak izatea, emakumeak lurren titular modu ekitatiboan izatea eta lurrak eta basoak taldean kudeatzea.
2. Emaitza: Tokian tokiko arauak garatu eta adostu dira basoak, ur-iturriak eta beste ondasun komunitario batzuk komunitateak erabiltzeko eta kudeatzeko, betiere, batzar komunitarioetan emakumeen erabakimena bermatuta, baita lurrak eta basoak izateko eta kudeatzeko eskubide zehatz eta ekitatiboak ere.
3. Emaitza: Dibertsifikatu egin da nekazari-familien nekazaritza eta abeltzaintzako eta basogintzako ekoizpena, eta berreskuratu partzelako eta patioko ekoizpenean antzina erabiltzen ziren zenbait espezie eta ohitura. Horrela, modu ekitatiboan banatzen da, emakumeen eta gizonen artean, baliabideak atzitzeko eta kontrolatzeko eskubidea.

Finantziazioa:
Irungo Udala: 11.912,03 €
Hondarribiko Udala: 5.000,00 €
Andoaingo Udala: 4.397,00 €
Lasarteko Udala: 7.997,61 €
Bideberri Mankomunitatea: 1.846,30 €.
Ordiziako Udala: 10.550,62 €
Bertakoen ekarpena: 27.271,67 €

Gauzatze-aldia:
2013-2014