Guatemalako komunitate indigena eta nekazarietan bidezko garapenerako alternatiba jasangarriak bultzatzen. II. FASEA.

 

“Guatemalako hegoaldeko indigenen eta nekazarien komunitateetan bidezkoa eta jasangarria izango den garapena lortzeko aukerak sustatzen, lurrak eta basoak modu kolektiboan edukitzean eta kudeatzean oinarrituta. II. FASEA”.

 

Laburpena: proiektu hau 2014ean hasitako prozesu baten jarraipena da, beraz, tokiko kudeaketa indartzen jarraitu nahi da, erabat eta legez aintzatets daitezen indigenen komunitateetan, bai eskubide kolektiboak, bai lurrak eta basoak izateko eskubideak, baita baliabide naturalak, garapena eta komunitate-bizitzako beste arlo batzuk antolatzeko eta kudeatzeko berezko moduak ere. Horren harira, komunitateetan tokian tokiko arauak landu eta adostu nahi dira, hainbat elementu denek erabiltzeko eta kudeatzeko (hots, basoak, ur-iturriak eta beste ondasun komunitario batzuk), emakumeen behar estrategikoak kontuan hartuko direla bermatuta. Emakumeek baliabideak modu parekidean lortu eta kontrolatu ahal izateko estrategia planteatuko da, baliabideak modu parekidean eskuratzeko emakumeek izandako zailtasunak aztertu ostean. Era berean, nekazaritza , abeltzaintza eta basogintzako ekoizpena dibertsifikatzea planteatzen da, eta baita 6 komunitate indigenetako partzeletako eta patioetako ekoizpenean antzina erabiltzen ziren zenbait espezie eta ohitura berreskuratzea ere.

Subjetu biztanleria:Proiektuaren subjetu biztanleria nagusiki indigenak diren sei nekazal komunitatek osatzen dute; gerra garaian errefuxiatu gisa (bereziki Mexikora) ihes egin behar izan zuten eta 1996ko Bake Akordio ostean Guatemalako hegoaldeko kostan berrantolatzea lortu zuten biztanleria da gehienbat. Sei komunitate horietan, gehienak Mam, Popti’, Q’eqchi, Q’anjob’al eta K’iche’ herriteako indigena maiak dira.

 

Emaitzak:

1.Emaitza: Komunitateko lurren kudeaketa kolektiboa sendotu da, eta emakumeen lurren jabe izateko eskubidea sustatu da, bai eta hauen parte-hartzea erabakiak hartzeko organoetan ere.

2.Emaitza: Hego eta hego-ekialde eskualdeetako 5 komunitatek politika, lege eta basozaintzako programa publikoen garapen eta hobekuntzan lagundu dute, emakumeek horietan modu parekidean parte-har dezaten bermatuz.

3.Emaitza: Nekazari-familien nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenaren dibertsifikazioa handitu egin da 6 komunitate indigena eta plurikulturaletan, antzina erabiltzen ziren zenbait espezie eta ohitura berreskuratuz eta gizon eta emakumeen parte-hartzea parekidea izan dadin lagunduz.

 

Finantziazioa:

Irungo Udala: 11.207,41€
Hondarribiako Udala: 5.500,00€
Bideberri Mankomunitatea: 1.720,00€
Ordiziako Udala: 10.414,00€
Tokiko ekarpena: 23.441,38€

 

Gauzatze-aldia: 2016-2017