Elikadura-burujabetza sustatzea antolamendu komunitarioan…Chimaltenango (Guatemala)

 

Elikadura-burujabetza sustatzea antolamendu komunitarioan, ekintzailetzan eta parte-hartze aktiboan oinarrituta, kultura- eta genero-egokitasunarekin, Chimaltenango departamentuko (Guatemala) bi udalerritan.

 

Laburpena: Chimaltenango departamentuko Chimaltenango eta Zaragoza udalerrietako 10 komunitatetako gizonezko 100 produktorek eta emakumezko 180 produktorek xede-biztanleriaren nekazaritza ekologikoan jarduteko gaitasunak indartzea aurreikusi dute, Elikadura Burujabetzako estrategia bat ezarrita; hartara, tokiko elikagaien produkzioa eta kontsumoa areagotu egingo da etniaren eta kulturaren ikuspegitik begiratuta eta, horren ondorioz, emakumeen antolaketa komunitarioa indartzeko baldintzak sortuko dira lehendik badauden autokudeaketako 16 talderen (kide guztiak emakumeak dira) eta 5 talde berriren bitartez. Talde horiek 2 TEtan (Taldeen Elkarteak) antolatuko dira, azkenean, eta horien bitartez tokiko ekimen ekintzaileak sustatu eta garapen-aukerak sortu ahal izango dituzte, Zaragozako eta Chimaltenangoko emakumeen oinarrizko premiei eta premia estrategikoei erantzunez.Ahalduntze sozio-ekonomiko horri esker, emakumeek beren eskubideak baliatzen dituzte eta genero-berdintasunaren bidean aurrera egiten dute, arlo publiko eta pribatuko erabakiguneetan parte hartuta indarkeriarik eza aktiboaren bitartez.

 

Xede-biztanleria: Xede-biztanleria izango dira, alde batetik, emakumezko 180 produktoreak eta gizonezko 100 produktoreak –180 emakume horiek denak Autokudeaketako Taldeen prozesuetako kideak dira–; eta bestetik, parte hartuko duten autokudeaketako 16 taldetako maia emakume kaqchiqueleak eta mestizoak.

Xede-biztanleria Chimaltenango departamentuko Chimaltenango eta Zaragoza udalerrietako 10 komunitatetakoa da.Guatemala (Zaragoza udalerriko komunitateak:Mancheren, Las Lomas, Las Colmenas eta Nueva Esperanza; Chimaltengo udalerriko komunitateak:Los Cerritos, Monte Los Olivos, Tonajuyú, Santa Isabel, San Jacinto, Hierba Buena).

 

Emaitzak:

E.1.Chimaltenango eta Zaragoza udalerrietako 10 komunitatetako gizonezko 100 produktorek eta emakumezko 180 produktorek Elikadura Burujabetzako estrategia aplikatzen dute; horri esker, nekazaritza ekologikoko gaitasunak indartu dituzte, emakumeak posizionatu egin dira eta tokiko elikagaien produkzioa eta kontsumoa areagotu egin da, etniaren eta kulturaren ikuspegitik begiratuta.

E.2.Lehendik dauden autokudeaketako 16 talde (kide guztiak emakumeak dira) indartu egin dira eta 5 berri sortu; talde horiek 2 TEtan (Taldeen Elkarteak) antolatu dira, tokiko ekimen ekintzaileak sustatu eta emakumeentzako garapen-aukerak sortu ahal izateko.

E.3.Zaragoza eta Chimaltenango udalerrietako emakumeek intzidentzia izatea lortu dute beren eskubideak baliatuta, eta genero-berdintasunaren bidean aurrera egiten ari dira, arlo publiko eta pribatuko erabakiguneetan parte hartuta indarkeriarik eza aktiboaren bitartez.

 

Finantzaketa:

Donostiako Udala: 47.492,02 €

Tokiko ekarpena: 15.079,17 €

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 62.571,19€

 

Egikaritzea:

2016-2017

 

Tokiko Bazkidea:CEIBA elkartea