“Elikadura-burujabetza sustatzea antolamendu komunitarioan, ekintzailetzan eta parte-hartze aktiboan oinarrituta, kultura- eta genero-egokitasunarekin, Chimaltenango departamentuko (Guatemala) bi udalerritan. II. fasea”

 

Laburpena: Proiektu honen helburu espezifikoa Zaragozako eta Chimaltenangoko udalerrietako (Guatemala) emakume eta gizon maia eta katxikelen eta mestizoen eskubideak, elikadura-burujabetza eta autokudeaketa antolatua defendatzeko parte-hartzea indartzea da, emakume eta gizon horien ahalduntze soziala, ekonomikoa eta politikoa lortzeko.

 

Xede-biztanleria: 36 komunitatetako gizon helduak (648 gizon)

 

Emaitzak:

E1. Chimaltenangoko eta Zaragozako agroekologiako 23 emakume sustatzailek eta 10 gizon sustatzailek areagotu eta aldatu egin dute beren produkzioa ikuspegi agroekologikoa eta kontsumo arduratsuko ikuspegia erabiliz, eta Autokudeaketa Taldeak osatzen dituzten 187 kide sentsibilizatu dituzte tokiko kulturan eta antzinako jardunen errespetuan oinarrituta, gizonen berdintasunezko maskulinitate-eredu berriak sustatuz.

E2. 21 Autokudeaketa Talde osatzen dituzten 210 emakumek beren ahalduntze ekonomikoa hobetu dute beren ekimen ekonomikoen kudeaketa sustatuz eta finkatuz.

E3. Chimaltenangoko eta Zaragozako 12 autokudeaketa-taldetako 210 emakumek aldarrikatu dute beren eskubideak erabiltzea indarkeria aktiborik ez izatea oinarritzat hartuta, eta genero-ekitatea lortzeko aurrera egin dute, eremu publikoan eta pribatuan erabakiak hartzeko guneetan duten parte-hartzea indartuz.

 

Finantzaketa:

Donostiako Udala: 49.956,48€

Tokiko ekarpena: 13.199,10€

Proiektuaren guztizko aurrekontua: 63.155,58€

 

Egikaritzea: 2018-2019

 

Lankidea: CEIBA Komunitatea Sustatzeko eta Garatzeko Elkartea