Ertamerikako Giza Eskubide Defendatzaileak bere lana hedatzen Euskalerriko defendatzaileekin elkarlanean.

edu1 1000
 

Giza Eskubideen Ertamerikako Defentsariek indarkerian oinarritu gabe egiten dute lan, eta euskal defentsariekin truke-guneak sortu dituzte


Laburpena:

Egitasmoaren helburua izan zen giza eskubideen defentsariaren kontzeptua ezagutaraztea gizarte-mugimenduetan parte hartzen duten pertsonei, donostiar guztiei eta etorkizuneko legelariei, eta, horrela, nortasun-kontzientzia sortzea giza eskubideen defentsa edozein arlotan sustatzen duten elkarteetan eta pertsonengan.

Bestalde, gune komunak sortu ziren Euskadiko eta Erdialdeko Amerikako defentsariek bake-prozesuetako esperientziak trukatzeko eta haietan izan duten eraginaren berri emateko. Horretarako, hainbat jarduera antolatu ziren, eta haietan Erdialdeko Amerikako hiru defentsarik parte hartu zuten. Hirurak defentsarien Erdialdeko Amerikako sarekoak dira, beren herrialdeetako bake-akordioetan eta Euskal Herriko elkarte ugaritan parte hartu dute eta arlo ugari sustatzen dituzte: genero-ekitatea, bake-prozesuak, sexu-orientazioa aukeratzeko askatasuna, etab.

Gainera, Zuzenbideko ikasleekin ere partekatu da egitasmoa, haiek defendatu beharko baitituzte giza eskubideak. Halaber, aliantzak egin dira, eta Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako elkarteak indartu.

 

Helburuko populazioa: Gizarte-mugimenduak, Zuzenbideko ikasle eta irakasleak, eta pertsonak oro har.

 

Emaitzak:

1.Emaitza: Giza eskubideen euskal aktibistek eta Zuzenbide Fakultateko irakasle eta ikasleek giza eskubideen defentsariaren kontzeptua ezagutzea.

2.Emaitza: Euskadiko eta Erdialdeko Amerikako giza eskubideen defentsarientzako gune komunak sortzea, bake-prozesuetako esperientziak trukatzeko eta haietan izan duten eraginaren berri emateko.

 

Finantziazioa:

Donostiako Udala … 18.592,05 €

Erakunde eskatzailea.......9.449,68 €