Hitzaldiak eta informazio eta hausnarketarako guneak.

edu3 1000
 

Krisi ekonomikoa, emakumeak eta garapena.


Laburpena: Hitzaldi-zikloa. Bi emakumek eta bi gizonek parte hartu dute, ekonomian, generoan eta garapenean adituak, eta krisiak batez ere emakumeengan (Iparraldekoengan nahiz Hegoaldekoengan) zer eragin eta ondorio dituen aztertu dute. Guneak sortu dira, ordena ekonomiko eta soziala agerian utzi duen mundu-mailako krisiari buruz informazioa lortzeko eta hausnarketa egiteko. Hala, krisiak mugimendu-askatasuna eman die kapital handiei; aldiz, merkaturako sarbidea murriztu die pertsona askori, bereziki txiroei eta egoera ahulenean daudenei (tartean, emakumeak), eta, ondorioz, bizitza duina lortzeko aukera kendu. Hitzaldietan, hainbat gai jorratu dira, genero-ikuspegitik: garapena eta azpigarapena, emakumeen egoera krisialdian, eta egungo krisi ekonomikoa eta haren ordezko aukerak.

Helburuko populazioa: Gipuzkoarrak

Emaitzak:

1. Emaitza: Zazpi hitzaldi egin dira Gipuzkoako lau herri nagusitan.

2. Emaitza: Jendea Iparraldearen eta Hegoaldearen artean dauden eta, bereziki, emakumeei eragiten dieten desberdintasunekiko sentsibilizatu da.

3. Emaitza: Hedabideetan krisiaren egiaz eta haren giza alderdiaz hitz egin dadin lortu da.

 

Financiación:

GFA ......................12.228,00 €

Erakunde eskatzailea.......3.407,84 €