Iparraldeko eta Hegoaldeko emakumeen arteko borroka.

edu2 1000
 

Iparraldeko eta Hegoaldeko emakumeen arteko borroka.


Laburpena: Hiru topaketa parte-hartzaile antolatu ziren Erdialdeko Amerikako elkarte feministetako eta Donostiako elkarte feministetako emakumeen artean. Hitzaldi ireki bat ere izan zen Iparraldeko eta Hegoaldeko hizlariekin. Esperientziak trukatu zituzten, errealitate desberdinetako subjektu gisa eta, bereziki, Iparraldeko eta Hegoaldeko elkarte feministetako kide gisa.

Gizarte-aldarrikapenen alde aritzen dira, baita emakumeen interesak kontuan har daitezen ere; horrela, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazi nahi dute, emakumeek gizartea arautzeko oinarrizko erabakietan modu aktiboan parte har dezaten sustatu, eta lanean lan beraren truke soldata bera izan dezaten lortu. Laburbilduz, giza eskubide guztiak betearazi nahi dituzte, baita emakumeenak ere. Emakume feministak, politikan parte hartzen duten emakumeak eta emakume etorkinak dira. Ekitaldi publiko bat ere izan zen, Hegoaldeko herrietan genero-ikuspegia zein egoeratan dagoen ohartarazteko. Jarduera haietan, genero-ikuspegia kontuan hartzen duten zenbait garapen-proiektu aurkeztu ziren, parte-hartzaileen elkarteekin batera gauzatu baitira.

Helburuko populazioa: Mugimendu feministak, emakume etorkinak, berdintasuneko teknikariak, eta biztanleak oro har.

Emaitzak:

1.- El Salvadorreko eta EAEko elkarteetako emakumeen ikaste-prozesua eta esperientzia alderatu dira.

2.- El Salvadorreko emakumeek pertsona gisa begirune handiagoa eta bizi-maila hobea lortzea.

3.- EAE ez beste herrialde batzuetako emakumeen esperientziak eta ibilbide pertsonalak ezagutzea eta haietatik ikastea.

Finantziazioa:

Donostiako Udala …14.731,75 €

Erakunde eskatzailea.......4.230,92 €