“Erdialdeko Amerikarrrak eta Euskaldunak diren Giza Eskubideen Babesleek, Giza Eskubideen defentsarako eta bake prozesuetarako estrategiak zein esperientziak elkartrukatzeko guneak indartzen dituzte” 

 

Laburpena: Proiektu hau, lehengo urtean hasiera eman zitzaion proiektu baten bigarren fasea da. Bi lan-ardatz garbi ditu- Alde batetik, Giza Eskubideen Babesle kontzeptua ezagutzera eman nahi da berriak diren aktibista donostiarren eta UPV/EHUko Zuzenbideko Fakultateko ikasleen artean.

Bestetik, lehen fasean parte hartu duten aktibistekin hasitako lana jarraituko da, Giza Eskubideen denfentsan eta bake prozuetan jarduten dutenen artean, estrategiak elkartrukatzeko guneak sendotuz.

Ekintza desberdinen bitartez, hala nola, formakuntza, zine-foruma, topaketa, material berrien sorkuntza, elkartruke eta dibulgazioa, eragile desberdinen sendotzea eta jadanik giza eskubideen denfentsan egiten duten lana indartzea lortu nahi da. Eragile hauek zehazki arlo ezberdinetako 6 elkarte eta EHUko ikasle eta irakasleak izango dira.

 

Helburuko populazioa: Gure populazio subjektua, Giza Eskubideen alde lan egiten duten hainbat elkarteen artean banatzen da, baita EHU/UPVko ikasle eta irakasleen artean ere. Elkarteak hurrengoak dira: Baketik, Bilgune Feminista, Plazandreok, Gehitu, EGK, SOS Arrazakeria eta Kristina Enea Fundazioa. Guztira, 218 emakumek eta 304 gizonek parte hartuko dute .

Proiektuan parte hartuko duten Elkarte eta Pertsonen selekziorako, zenbait baldintza hartu dira kontuan: elkarte aktibo bat izatea Giza Eskubideak defentsan, erantzukizuna eta konpromisoa, jarrera positibo eta irekia izatea ikasitakoaren aurrean eta proiektuan parte hartzeko interesa eta aukera izatea.

 

Emaitzak

1. Emaitza: Zuzenbide internazionaleko ikasleek eta EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasleek, Giza Eskubideen Babeslearen kontzeptua lantzen eta barneratzen dute.

2. Emaitza: Giza Eskubideak lantzen dituzten hainbat erakundeetako 10 aktibista euskaldunek, Giza Eskubideen Babeslearen kontzeptua ezagutzen eta barneratzen dute.

3. Emaitza:  Aktibismoaren alor desberdinetan jarduten duten Giza Eskubideen Babesleen konbergentzia-gune bat sustatu, Giza Eskubideen alde aritzen diren aktibista-talde desberdinen lana zabaldu.

 

Finantzazioa: Donostiko Udala: 19.956,79 €

                        Mugen Gainetik: 7.101,66€

                        Radio Euskadi: 1.369,44€

                        GUZTIRA: 28.427,89€

 

 

 Gauzatze-aldia: 2016ko Urtarrila – 2016ko Ekaina