Emakumeak bake prozesuetan

 
 

 

 

“Adiskidetzea eta emantzipazioa, herritartasun eskubide gisa”

 

Laburpena: Proiektu honek, bizikidetza sustatu nahi du Euskal Herrian martxan dagoen bake prozesuaren baitan herritar-adiskidetza indartuz. Honetarako, esperientzia internazionalak partekatuko dira; tokiko errealitatetik abiatuta, globalera begiratuko da; eta ikerketa bat egingo da non emakumeek bizitako esperientziei eta hauen zereginari enfasi berezia emango zaion.

Martxan dauden Elkarbizitza Foroak indartuko dira, analisirako eta hausnarketarako metodologia berritzaileak erabiliz eta betiere, elkar-errespetua oinarri hartuta. Euskal Herriko eta beste herrialdeetako esperientziak jasoko dituen dokumental bat egingo da, barne eta kanpo-analisirako tresna moduan erabiltzeko Giza Eskubideen dafentsaren eta gizarte justiziaren eremuan.

 

Populazio Subjektua: Bi sektoreetan banatzen da: Baketik Elkartea eta Bizikidetzarako 5 Foroak. Baketikek, prozesu eraldatzaileak bideratzen ditu eta asesoria lanak egiten ditu bizikidetza adiskidetsu prozesuen inguruan.  Aldi berean, proiektuari atxikitutako hitzarmenaren parte da eta Mugen Gainetikekin duen erlazioa dela eta, proiektuarekiko konpromiso zehatza adierazi du.

Foroak, gehienez 15 pertsonek osatzen dituzte eta ezaugarri desberdinak dituzte arlo desberdinetan: sentsibilitate politikoa, adina, sexua, lan edo parte hartze eremuak, bizipenak, etab. Kalkulu orokor bat egite arren, esan dezakegu bost foroetako 29 emakumeekin eta 35 gizonezkoekin egingo dela lan.

Bestalde, Baketik-ekin modu instituzional batean ere egingo da lan. Hau da, elkarte barruan lan egingo da indartu nahi dituzten bi alderdi estratejikoen inguruan sakonduz: alde batetik, bake eta elkarbizitza prozesuetan emakumeek izan duten parte hartzea; eta bestetik, munduan zehar ematen diren gatazka desberdinen arteko harremana eta interes kapitalistetan oinarritzen diren   politikekin duten lotura.

 

Emaitzak:

1 Emaitza: Gipuzkoako 5 Elkarbizitzarako Foroak indartzea, bizipen desberdinak ezagutuz eta talde-metodologiak aplikatuz.

2 Emaitza: Baketikek eta 5 Elkarbizitzarako Foroek, hausnarketa prozesu bati hasiera ematen diote, bake eta elkarbizitza prozesuetan emakumeek izan duten zereginaren inguruan.

3 Emaitza: Bake eta elkarbizitza prozesuen inguruko informazioa zabalduz, gizarte-oinarria gehitu eta herritarren parte-hartzea indartu.

 

Finantzazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia: 79.960,14€

                        Mugen Gainetik: 8.999,68€

                        Herri Irratia: 2.821,52€

                        GUZTIRA: 91.781,34€

 

Burutzea: 2016ko Urtarrila – 2016ko Abendua