Giza Eskubideak, Bakea eta Bizikidetza indarkeriarik gabeko jardunbideetatik abiatuta

“Donostiako ikastetxeetan Giza Eskubideak, Bakea eta Bizikidetza kontzeptuak landu dituzte indarkeriarik gabeko jardunbideetatik abiatuta”

Laburpena:

Proiektu honen helburu nagusia Donostiako ikastetxeetako irakasle eta ikasleak sentsibilizatzea eta haiei prestakuntza ematea da, giza eskubideak, bakea eta bizikidetza zer diren ikas dezaten, betiere kontzeptu horiei tokiko ikuspegi global batetik begiratuta.

Hezkuntza-arloko eta parte-hartzean oinarritutako hainbat metodologiaren bitartez, ikastetxeetako irakasle eta ikasleek giza eskubideen, bakearen eta bizikidetzaren kontzeptuak landu eta barneratu ditzaten lortu nahi da; horretarako, unitate didaktiko bat egin dezakete, ikastetxeen arteko kartel-lehiaketa bat, antzerki-forum bat eta abar.

Sortutako material guztia zabaltzea, gizarteratzea eta Donostiako gainerako ikastetxeetara hedatzea ere funtsezkoa da proiektuaren barruan; izan ere, ekimen horren bitartez, proba pilotu gisa, Donostiako ikastetxe gehienetan kontzeptu horiek lantzea lortu nahi baita.Irakasleen izaera biderkatzailea dela-eta, jende ugarik izango du kontzeptu horien berri.

Xede-biztanleria:

Zuzeneko xede-biztanleria Donostiako 3 ikastetxetako irakasle eta ikasleak dira (15-16 urteko ikasleak, DBHko 4. mailakoak); zehazki:

Mary Ward Ikastetxea:6 irakasle, 21 ikasle (neskak) eta 19 ikasle (mutilak); guztira, 46 lagun.

Ekintza Ikastola:2 irakasle, 26 ikasle (neskak) eta 21 ikasle (mutilak); guztira, 49 lagun.

Hijas de Jesús Ikastetxea:3 irakasle (emakumeak), irakasle 1 (gizona), 23 ikasle (neskak) eta 18 ikasle (mutilak); guztira, 45 lagun.

GUZTIRA:11 irakasle (emakumeak), 2 irakasle (gizonak), 70 ikasle (neskak) eta 58 ikasle (mutilak); guztira, 141 lagun.

Emaitzak:

E.1: Donostiako 3 ikastetxetako 13 irakaslek (11 emakume eta 2 gizon) eta 128 ikaslek (70 neska eta 58 mutil) prestakuntza jaso dute eta giza eskubideekin, bakearekin eta bizikidetzarekin lotutako alderdiak lantzeko tresnak eskuratu dituzte.

E.2: 3 ikastetxetako irakasleen eta ikasleen mobilizazioa eta parte-hartze aktiboa sustatu dira, giza eskubideen, bakearen eta bizikidetzaren kontzeptuak barneratzeko eta indarkeriarik eza aktiboaren adibidea lehenetsita betiere.

E.3: Giza eskubidei, bakeari eta bizikidetzari buruz sortutako heziketa-tresnak Donostiako ikastetxeetan ezagutarazi eta zabaldu dira.

Finantzaketa:

Donostiako Udala: 29.995,13€

Mugen Gainetik: 20.449,00€

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 50.444,13€

Egikaritzea:

2016-2017