LGTBI kolektiboarentzako koordinaziorako nazioarteko guneak

“LGTBI kolektiboarentzako koordinaziorako nazioarteko guneak eta kontzientzia kritikoa gipuzkoarrengan”

 

Laburpena: Proiektu honen helburuetako bat koordinaziorako gune bat (sare sendo bat) sortzea da LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzearen alde lan egiten duten elkarte nazionalen eta eremu berean jarduten duten Erdialdeko Ameriako elkarteen artean.
Halaber, gipuzkoarren artean hausnarketa sustatu nahi da gizartean kontzientzia kritikoa sortzearren tokikoaren eta globalaren arteko loturan oinarrituta; horretarako, kultura baliatuko dute gizarte-eraldaketako tresnatzat.Finkatutako helburuak betetzeko hainbat estrategia erabiliko dituzte, hala nola sarea bera sortzea, sarea osatuko duten elkarteekin indartze-lana eginez; materiala prestatzea, izan daitezkeen babes-programa eta tresna guztiak bilduko dituen txosten bat, esaterako; jarduteko protokolo bat lantzea Erdialdeko Amerikako elkarteei aholkularitza eta asistentzia ahalbidetzeko eta abar.

 

Xede-biztanleria: LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzen dituzten Gipuzkoako elkarteetako (Gehitu, AMPGYL, CHRYSALLIS eta EHGAM) bazkideak dira, batik bat, xede-biztanleria, baita sentsibilizazio-kanpaina egingo duten Gipuzkoako 3 udalerrietako biztanleria, oro har, ere.

Bestalde, proiektu honek Erdialdeko Amerikako 4 herrialdetan (El Salvador, Guatemala, Honduras eta Nikaragua) ere izango du eragina, LGTBI kolektiboaren egoerari buruzko diagnostikoa han egingo baita, baita itzultzea ere; identifikatutako elkarteek sarean eta proiektu honetan proposatutako jarduera guztien zabalkundean parte hartuko dute.

 

Emaitzak:

E1.LGTBI kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta EAEko elkarteen artean nazioarteko sareak sortzea

E2.Gipuzkoako eta Erdialdeko Amerikako LGTBI kolektiboaren giza eskubideak defendatzen dituzten elkarteak indartzea, sexu-orientabidearengatik eta sexu-nortasunarengatik diskriminazioa jasan dutenei harrera eta babesa emateko tresnak ezagutarazita eta prestatuta

E3.Gipuzkoarrak eta tokiko erakundeak sentsibilizatzea LGTBI kolektiboaren eskubideen gainean, kultura gizarte-eraldaketarako tresnatzat baliatuta eta betiere tokiko ikuspegi global batetik begiratuta

 

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 74.673,456€

Mugen Gainetik: 8.577,66€

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 83.251,11€

 

Egikaritzea:

2016-2017