Giza Eskubideen emakumezko defendatzaileek

“Giza Eskubideen emakumezko defendatzaileek Giza Eskubideak eta Bizikidetza defendatzeko esperientzia eta estrategiak elkartrukatzeko gunea sendotu dute”

 

Laburpena: Gaur egun, Gipuzkoan, lotura politikorik gabeko herritar anonimoen hainbat talde bakegintzan ari dira Euskal Herrian, desberdinen arteko elkarrizketaren bitartez bakea lortzeko.Proiektu honekin talde horiek indartu nahi ditugu, baita EAEko erakundeak eta ikastetxeak ere, nazioarteko esperientziak partekatuta eta tresna metodologikoak eskainita azterketak eta hausnarketak egin ditzaten, elkarrekiko errespetua abiapuntu izanik.Unitate didaktiko bat sortu da; unitate horretan, EAEko eta Guatemalako emakumeek gatazka armatuetan bizi izandako errealitateak biltzen dituen dokumental bat dago eta, horren bitartez, ikastetxeetako irakasleek irakaskuntza-lanean erabiltzeko tresnak sortuko dira.
Intzidentzia izateko erabiliko den beste tresna bat ikerketa izango da; hain zuzen ere, gatazka osoan eta bakegintzan emakumeen irudiari buruzko ikerketa. Hartara, emakumeek gatazkan izan duten egitekoa ikusgai jarriko da.

 

Xede-biztanleria: hainbat talde sartzen dira:

Bizikidetzarako herritarren 5 Foroetan parte hartzen duten pertsonak

Euskadiko Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntzaren arloko Elkarteen Foroa osatzen duten pertsonak

5 ikastetxeetako irakasleak

5 ikastetxeetako ikasleak

Gizarte zibileko elkarteak (elk. feministak eta elk. bakezaleak)

Guztira 273 emakume eta 212 gizon dira.Pertsonak, GUZTIRA: 485

 

Emaitzak:

E.1.Gipuzkoako Bizikidetzarako herritarren Foroak indartu egin dira, gatazka armatuen arloan, bakegintzan eta bizikidetza-prozesuetan jarduten duten Latinoamerikako elkarteekin esperientziak, prestakuntza eta hausnarketak elkartrukatzeko topaketetan parte hartuta.

E.2.Gizarte-eraldaketako eragile diren aldetik, heziketa formalaren arloko langileen lana indartu da Giza Eskubideak, bakegintza eta bizikidetza tokiko ikuspegi global batetik begiratuta lantzen dituzten tresna metodologikoak sortuta eta garatuta.

E.3.Mugen Gainetik erakundeak Erdialdeko Amerikako eta Gipuzkoako “Emakumearen figura gatazkan eta bakegintzan” izeneko ikerketa egin zuen 2016an, eta EAEko gizarte- eta erakunde-arloetan horren berri izan dute; horri esker, Euskal Herriko prozesuan emakumeen esperientziak ikusgai egiteko eta balioesteko premiari buruz hausnartu dute.

 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 79.383,63€

Mugen Gainetik: 39.019,22€

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 118.402,85€

 

Egikaritzea:

2016-2018