“LGTBI kolektiboarentzako koordinazioko nazioarteko espazioak, eta Gipuzkoako herritarren kontzientzia kritikoa.II. Fasea”

Laburpena: Hiru helburu argi lortu nahi ditugu proiektu honekin:lehenengoa, lehendabiziko fasearekin eratutako LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzeko borrokatzen duten erakundeen nazioarteko sarea indartzea; bigarrena, ikuspegi positibo eta feminista batetik, lesbianen errealitatea ezagutaraztea;eta hirugarrena, Gipuzkoako biztanleria LGTBI kolektiboak Erdialdeko Amerikan bizi duen errealitateari buruz sentsibilizatzea, zinemaren bitartez

Horretarako, sareko kide diren euskal erakundeek eta erakunde ertamerikarrek partekatuko dituzten metodologiak prestatuko dira, kolektiboko pertsonek eskubide-urraketako nazioarteko kasuak artatuko dira, bi aldetatik (emakume izateagatik, ta homosexual izateagatik) zaurgarriak diren emakumeen errealitatea ezagutarazteko erabiliko diren tresnak (komikiak, laburmetraiak) sortuko dira eta, azkenik, zinema sentsibilizaziorako bitarteko gisa erabilita, Gipuzkoako biztanleria LGTBI kolektiboaren errealitatera hurbilduko da.

Xede-biztanleria:LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzeko lan egiten duten Gipuzkoako erakundeetako bazkideak (Gehitu, AMPGYL, CHRYSALLIS eta EHGAM) eta sentsibilizazio-kanpaina egingo den Gipuzkoako hiru udalerrietako biztanleak, oro har.

Bestalde, Erdialdeko Amerikako lau herrialdetan (El Salvador, Guatemala, Honduras eta Nikaragua) izango du oihartzuna proiektu honek, han egingo baita LGTBI kolektiboaren egoerari buruzko diagnostikoa, eta sareko kide izango dira eta proiektu honen barruan planteatzen diren jarduera guztien zabalkundean parte hartuko dute identifikatutako erakundeek

Emaitzak:

R1. LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzeko lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskadiko erakundeek beren sarea indartu dute, haien lana errazten duten tresnak partekatzen dituzte.

R2. Lesbianen errealitatea tokiko esparruan eta esparru globalean ezagutarazteko estrategiak antolatu dira.

R3. Kulturaren bitartez, eta tokiko ikuspegiarekin eta ikuspegi globalarekin, LGTBI kolektiboaren errealitatearen irudi positiboa eman da

Finantzazioa:

Gipuzkoako Foru Aldundia:59.999,27 €

Mugen Gainetik: 3.310,00 €

Proiektuaren aurrekontu osoa:63.309,27 €

 Egikaritze-epealdia: 2017-2018