“LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzeko lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskadiko erakundeen arteko koordinaziorako espazioak sortu dira”

 

Laburpena: Proiektu honen helburu nagusia da gizartea osatzen dugun pertsona guztion eskubideak errespetatu eta bermatuko duen gizarte bat lortzea.Horretarako, lau osagai landuko ditugu:lehenengoa, LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzeko lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskadiko erakundeak indartzea, tresna metodologikoak eta trebakuntza-tresnak prestatuta, jazarpenaren eta eskubideen urraketaren aurrean erantzuteko jarraibideak prestatuta eta erakundeen elkarrekiko ezagutza bultzatuta; bigarrena, ikuspegi positibo eta feminista batetik, lesbianen errealitatea ezagutaraztea; hirugarrena, aniztasun afektibo eta sexualarekiko errespetua eta kirolean kolektiboaren bidezko parte-hartzea sustatzea; eta laugarrena, Gipuzkoako biztanleria LGTBI kolektiboak Erdialdeko Amerikan bizi duen errealitateari buruz sentsibilizatzea, zinemaren bitartez.

Horrekin guztiarekin, ezberdintasunak errespetatzen eta onartzen dituen gizarte berdinzaleago eta bidezkoagoa lortzeko gure ekarpena egitea espero dugu.

 

Xede-biztanleria:  147 lagunekoa da proiektu honen zuzeneko xede biztanleria (42 emakume eta 105 gizon).Pertsona horiekin lan egin da zuzenean, eta haiek hartuko dute parte proiektu honen jardueretan.

Bestalde, Gipuzkoako bost udalerritako biztanleak ere zuzeneko xede-biztanleak izango lirateke: Deba, Eibar, Lasarte, Irun, Pasaia eta Zumaiako biztanleak, hain zuzen ere. Udalerri horietan egingo dira sentsibilizazioko jarduerak, bai antzerki-emanaldiak, bai Sebastiane Latino saria jaso duen filmaren aurkezpena, etab. Baina oso zaila da filmaren emanaldietara edo antzezlana ikustera joango den pertsona kopurua kalkulatzea

Azkenik, zeharkako xede-biztanleria dago, erakundeetako bazkideek osatzen dutena; erakundeek hartuko duten indarraren onuradun izango dira pertsona horiek, 1.018 lagun guztira (286 emakume eta 732 gizon).

 

Emaitzak:

R1. LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzeko lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskadiko erakundeek beren sarea indartu dute, haien lana errazten duten tresnak sortu eta partekatzu, eta EHUrekin sinergiak sortzen dituzte

R2. Emakume lesbianek beren nortasuna indartu dute eta bizi duten errealitatea ezagutarazten dute, ikuspegi positibo eta feminista batetik kolektibo gutxituen eskubideei buruz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko erabiliko diren tresnak sortuta

R3. kirolean aniztasun afektibo eta sexualarekiko errespetua sustatzea, eta kirol-jardueretan kolektiboaren bidezko parte-hartzea sustatzea

R4. Gipuzkoako biztanleria eta euskal erakunde publikoak LGTBI kolektiboaren eskubideen inguruan sentsibilizatuko dira, tokiko ikuspegiarekin eta ikuspegi globalarekin, kultura erabilita gizarte-eraldaketarako tresna gisa

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 187.540,55 €

Mugen Gainetik eta Gehitu: 49.660,20 €

Proiektuaren aurrekontu osoa:237.200,75 €

Egikaritze-epealdia: 2017-2019

Gehiturekin batera egikaritutako proiektua