“Transnazionalen ondorioak Chiapaseko emakumeen bizitzan”

Laburpena: Proposamen honen bitartez proiektu bati jarraipena eman nahi zaio prozesu baten barruan, eta, prozesu horrekin, Espainiako zenbait transnazionalek Mexikon eta Guatemalan egiten duten lanaren ondorio sozioekologikoak jakinarazi nahi dira. Transnazionalak herrialde horietan ezartzearen ondorioz, herrialde horietako indigenek ikusi dute ingurumen-arloan, gizarte-arloan eta politika-arloan dituzten eskubideak urratu dizkietela. Kapitalaren boterea botere soziala menderatzen ari dela. Eta energia-eredu jasanezinak ingurumen-arloko eta gizarte-arloko ondorioak dituela.

Proiektu honetan, transnazionalek Chiapaseko emakumeei eragiten dieten ondorioetan zentratu gara nagusiki. Horretarako, prestakuntza eskainiz, esperientziak elkartrukatuz, sentsibilizazio-tresnak landuz, salaketa-kanpainak antolatuz eta alternatibak erraztuz, beste errealitate batzuk ezagutzera eman nahi ditugu eta Gipuzkoako gizartea mobilizatu, Giza Eskubideen defentsan sustapenean eta lorpenean aktiboki inplika daitezen, ez soilik Gipuzkoan, baita munduko beste hainbat tokitan ere.

 

Xede-biztanleria: Donostiako campuseko UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleak eta irakasleak, eta Gipuzkoako biztanleria orokorrean.

 

Emaitzak:

E1. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleek eta irakasleek defentsa juridikoko nazioarteko esperientziak ezagutu dituzte, Espainiako transnazionalek Chiapasen dituzten proiektuen aurrean, eta horrek, irakasle eta ikasle horiek prestatzeaz gain, beren karrera profesionala garatzeko eremua zabaldu du.

E2. Sorkuntzatik eta ikaskuntza kooperatibotik abiatuta sentsibilizatzeko tresna bat prestatu eta abian jarri da Espainiako transnazionalek Chiapaseko emakumeen bizitzan eragiten dituzten ondorioak ezagutzera emateko.

E3.  Gipuzkoako zenbait udalerritako herritarrek Espainiako transnazionalek Chiapasen eragindako ondorioen berri izan du, eta egoera hori salatzeko mobilizatzen da, bidezko garapen-eredu jasangarri baten bila.

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 59.999,27€

Toki-ekarpena: 4.280,00€

Proiektuaren aurrekontu totala: 64.279,27€

 

Egikaritzea: 2020-2021