“Memoria, bizikidetza baketsu bat eraikitzeko tresna gisa”

Laburpena: Proiektu honen helburu nagusia da, UPV/EHUko campuseko 3 fakultateko unibertsitate-ikasleei Hurbileko Memoria ezagutzearen garrantzia hurbiltzea, modu dinamiko batean.

Belaunaldi berriei zail egiten zaie gure lurrean izan ziren gertaera latzekin enpatizatzea, gure iragan hurbilena ez dutelako bizi izan, eta horregatik funtsezkoa da iragan hori bizi izan zutenen testigantzak haiengana hurbiltzea, gure historia lehen eskutik ezagutu dezaten, eta, gizarte osoaren artean, elkarbizitza baketsu bat eraikitzeko gauza izan gaitezen.

 

Xede-biztanleria: Gutxienez 44 emakumek eta 26 gizonek osatzen dute proposamen honen zuzeneko xede-biztanleria, guztiak ere UPV/EHUko 3 fakultateko ikasle eta irakasleak. Zehazki:

Zuzenbide Fakultatea: Emakumezko 8 ikasle, gizonezko 12 ikasle, emakumezko irakasle 1 eta gizonezko 2 irakasle. 23 pertsona guztira, horietatik 9 emakumeak eta 12 gizonak

Psikologia Fakultatea: Emakumezko 15 ikasle, gizonezko 5 ikasle, emakumezko 3 irakasle eta gizonezko irakasle 1. 24 pertsona guztira; horietatik 18 emakumeak eta 6 gizonak.

Antropologia Fakultatea: Emakumezko 14 ikasle, gizonezko 6 ikasle, emakumezko 3 irakasle. 23 pertsona guztira, horietatik 17 emakumeak eta 6 gizonak

GUZTIRA, 70 pertsona: 44 emakume eta 26 gizon, horietatik 37 emakumezko ikasleak, 7 emakumezko irakasleak, 23 gizonezko ikasleak eta 3 gizonezko irakasleak

 

Emaitzak:

E1. UPV/EHUko 3 Fakultateko ikasle eta irakasleek (44 emakumeak eta 26 gizonak), "Giza Liburutegiaren" bitartez, esperientzia latinoamerikar eta nazionalak ezagutu dituzte, Hurbileko Memoriak Bizikidetza eraikitzeko duen garrantziaren gainean.

E2. “Donostiako unibertsitarioen hurbileko memoriari "buruzko diagnostiko bat egin da; haren emaitzek aditzera ematen dute unibertsitarioen zati baten ezagutza-maila, eta Gipuzkoako erakunde publikoen aurrean eragiteko tresna gisa baliatu da.

E3.  Donostiako herritarrek eta Gipuzkoako erakunde publikoek sentsibilizazioa jaso dute ikuspegi lokal-global batetik, Hurbileko Memoriak bizikidetza baketsu bat eraikitzeko daukan garrantziaren gainean.

Finantzaketa:

Donostiako Udala: 29.989,36€

Toki-ekarpena: 20.449,00€

Proiektuaren Aurrekontu Totala: 50.438,36€

 

Egikaritzea: 2020-2021